Gure ordutegiak bat
etortzen ez zirenez eta edukitako bi zubiak zirela eta, aste honetako astelehen-ararte
ez nuen eduki nire irakasle miresgarriarekin elkarrizketa.
Elkarrizketa bere
bulegoan izan zen, koka-kola bat eskuetan geneukala.Nahiko interesgarria izan
zen.Izan ere, bere esperientziak ilusio osoz kontatzen zituen. Lan neketsua
dela esan zidan, beti arreta osoz egon behar delako. Baina, ala ere, 32 urte
pasa ondoren hark oraindik irri batekin eta lehenengo eguna zituen gogo
berberekin eskolara irakastera joaten dela aitortu zidan.
Egoera onak eta
txarrak kontatzerakoan azpimarratu zidana, egoera onak egunero aurkitzen direla
zen, eta txarrak, aldiz,oso gutxitan daudela aipatu zidan. Gainera , horri
guztira aholku bat gehitu zuen, ezin garela gauza txarretan pentsatzen ari, hauek
etortzen direnean bakoitzak aurrera ateratzeko konponbideak aurkitzen dituela.
Horren ondorioz,elkarrizketa
laburra izan zela iruditu zitzaidan, nahiz eta ordu bete bat han egon.Eta
gainera, irakasle izateko gogo gehiagorekin atera nintzen oroimen beteriko
eskola horretatik.
Sasoi ederrean zu ere.
ResponderEliminar