Irati


BLOGA-BANAKAKO TXOSTENA
Ikasgai honetan, konturatu izana ala ez, irakasle on baten irudia eraikitzen joan gara. Pelikulak ikusiz, lanak eginez, irakasleari elkarrizketa eginez… lortu dugu guretzat, partikularki, nola izago zen edota zer den irakasle on. Gehien gustatu zaidan  pelikula “La educación prohibida”-rena izan da. Dokumental oso interesgarria delako eta gurea ez den hezkuntza eredu oso erakargarriari buruz asko ikasten duzulako. Esan beharra dago, hasieran dokumentala pixka pisutsua dela eta egia esanda oso luzea dena, baina ikustea merezi du. Ikasgai honetan ere blog bat egiten ikasi dugu. Egia esan, hasieran bloga ez zitzaidan erakargarria iruditzen, derrigortasun bat bezala ikusten baitnuen. Baina denborarekin, gero eta gehiago erabiltzen dut.
Diigo-ri dagokienez, hasieran pixka galduta nengoen, hizkuntza dela eta, baina praktikarekin nola doan ikasi nuen. Hasieran egin behar ziren ekarpenak, hau da, web orri bat, argazki bat, video bat eta diapositiba batzuk, igo nituen. Hori eta gero, egia esanda, ez dut gauza handirik gehitu.
Egindako lanei eta hausnarketei begira, gero eta trebeagoa nabaritu naiz hauek egiterakoan. Hori dela eta, zehatzagoak, hobeagoak eta sakonagoak egin ditudala uste du. Izan ere, gero eta lotuagoak daude irakasle gaiarekin, lanbidearekin eta formazioarekin eta ondorioz, nire interes eta etorkizuneko lanarekin ere.
Alde batetik, hausnarketak aztertuz, Rosenthalen esperimentua idazkiarena eta nire kabuz hainbat albisteena egin ditut.
Beste alde batetik, lanei dagokienez, lehendabizikoa Etrê et avoir filmaren lana. Lehen lana zela nabaritzen da, egin nuenean ez bainekien nola egin, hala ere, gustora nengoen egindako lanarekin. Gainera, emaitza ona atera nuen. Bigarren lanari erreparatuz, “nolakoa zer irakasle on bat” izan zen, “Irakasle ona”. Lan hau egiteko,” La educación prohibida” película ikusi nuen, non beste hezkuntza eredu ezberdin bat azaltzen duen. Ondoren, filmearekin ikasitakoan oinarrituz, lana egin behar izan genuen. Lan hau aurrekoa baino  hobeagoa dela nabaria da, irakasle ikuspegitik idatzita, nire interesekin eta etorkizuneko lanarekin lotura handiagoa. Eta honek, emaitza hobeagoa lortzera eraman zitzaidan. Hirugarren lanari begira, Irakaslearen begietatik du izena. Lan hau, azalpen testu bat zen, baina lanarekin hasi baino lehen irakasle bati elkarrizketa bat egin behar genion eta blogean nola joan zen azaldu. Ondoren, irakaslea erantzundakoa eta bere ikuspegia kontuan hartuz azalpen testua egin behar genuen. Egia esanda, lan hau oso zaila iruditzen zitzaidan, 3. pertsonan idatzi behar zelako eta ez nekien nola islatu irakaslearen erantzunak. Hala eta guztiz ere, zailtasunak gainditu nituen eta nire testuarekin oso pozik geratu nintzen. Poztasuna handitu zen lanaren emaitza eman zidatenean.
Nire taldekideen ekarpenez esan dezaket, sarrera interesgarriak igo dituztela eta hori eskertzekoa da. Nire etorkizuneko lanari eta formazioari begira, baliagarri egiten zaidalako. Izan ere,  irakaslea izateko ikasten berria naiz eta hori dela eta, jankin mina dut, edozer berri ikasteko.
Egin genuen mintegiari buruz hitz eginez, gure gaia adimen emozionala izan zen eta bilatu genuen informazioa oso egokia eta zeharra zen. Honi buruz egindako lan idatzia nahiko ondo egin genuela uste dut eta blogera igo genuen. Gai honen inguruan, poster bat ere egin genuen, bertan oso argi bereizten ziren adimen emozionalaren 5 gaitasunak. Azkenik, bakoitzak bere ikasleei berenganatutako ezagutzak transmititu genien. Hasieran pixkat urduri jarri nintzen. Segiduan urduritasun hori desagertu zen eta oso guztora sentitu nintzen nire ezagutzak transmititzen. Gainera, nire ikasleak ezagutza horiek ondo berenganatu zituztela ikusiz poztasun isugarria sentitzen dut.
Bukatzeko, tutoretzan oso gustora nago, bakarrik zazpi pertsona gaude eta azalpenak hobeto ulertzen ditugu. Aranbizkarrara joan ez garenok joan behar garen klase honetan, bi egin behar izan ditugu; alde batetik, eskolan sortu daitezke arazoak edota egoerak gehiago landu behar direla uste dugunak. Adibidez, ni dolua landu nuen. Nire etorkizunerako oso egokia iruditu zait ariketa hau, modu honetan, ikasgaiez aparte, umeei erakutsi behar zaizkien gauzak jakingo ditut. Beste alde batetik tutoretza bat grabatu behar dugu, hau da, irakaslea eta gurasoen bileta bat. Oraindik ez dugunez egin aurrerago beste sarrera bat egingo dut hau ebaluatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario