Julene


Banakako txotena:

Kurtso hasieran, ea ze ba geunden magisteritza ikasten galdetu zenigunean, ez genekien oso ondo nola azaldu gure nahia. Baina denbora pasa den heinean aukera izan dugu irakasle on bat zer den jakiteko hurbiltzeko. Beraz gure irakaslearen irudia pixkanaka pixkanaka aldatuz joan da. Ikasgai honetan nik uste era inkontziente  batean bereganatu ditugula kontzeptu asko. Horretan denbora dezente pentsatzen egon ez gero, iritsi naiz konklusiora. Metodologia “berritzailea” erabiltzen du irakasle honek. Era polit batean esateko: educare ikuspegia kontuan hartuta, irakasleak “jakinduriaren argia” ordezkatu du, ikaslekok itzaletatik pixkanaka eguzkiaren izpietarantz joateko. 

Hausnarketen aktibitatea, apika gehien gustatu zaidan aktibitatea izan da. Agian izan daiteke jada ohituta gaudelako hausnarketak egitera. Gustura egin ditut hausnarketak. Ustez nire hausnarketen garapena ez da asko nabaritu, baina pixkanaka hausnarketak egin ditudan heinean gogo gehiago jartzen nituen nire “kritikak” espresatzeko. Horregatik esan dezaket gero eta sakonagoak direla uste dudala. Eta geroz eta landuagoak.

Hausnarketekin hasteko, entregatu behar izan genuen lehenengo lana “Etre et avoir” pelikularen hausnarketa izan zen. Kurtso hasiera zenez gogo askokin nengoen lehenengo lana egiteko. Zaila egin zitzaidan ez nekielako nondik abiatu nire ideiak eta nire kritikak. Baina lan honekin beste lanak nire ustez hobeagoak izan direla. 

Alde batetik esan behar dut askotan pelikulekin nahiz eta antzera ez eman, asko ikasi dudala. Gainera geroxeago hausnarketa bat egin behar bagenuen, pelikularen zehazkizunak aztertu behar genituen aldez aurretik, eta horrek pelikula osoan arreta jartzea suposatzen zuen. Niri espezialki gehien gustatu zaidan “dokumentala” nahiz eta hasieran pixka-bat astuna irudi “La Educación Prohibida izan da. Hilabete hauetan zehar ikusi izan dugu irakaslearen irudia ez dela uste genuen bezain abstraktua.

Bukatzeko, aipatu behar dut "irakaslearen begietatik" hausnarketa polita egiteko aukera eman digula. Guk gure burupenak paperean plasmatu ditugulako. Lan honetan, nire ustez motibatuagoak geunden beste lanetan baino. Agian irakasle moduan idatzi behar genuelako. 

Diigo-ren erabilerari begira, nire ustez ez dugula jakin izan zertarako erabili behar genuen sare hau ezta nola aprobetxatu ere ez. Agian ingelesez dagoelako eta ingelesez dagoelako lehenengo momentutik baztertu izan dugulako. Beraz nire kasuan, nahiz eta Diigo-a pixka-bat ahaztuta neukan, noiz behinka saiatu naiz gauzaren bat igotzen. Baina lan modularrari erreparatuz, beste ikaskideek igotako hainbat testuetatik edo bideoetatik informazio pittin bat erabili dugu. Beraz, ez dut uste baliagarria ez denik baizik eta ez dugula aprobetxatu. 

Beste lanen bat, zure irakasle liluragarriari elkarrizketa bat egitea izan zen. Asko gustatu zitzaidan entrebista hau. Hasieran pentsatzen nuen ez nuela denborarik izango elkarrizketa egiteko. Eskerrak aste pedagogikoa egon zela eta aprobetxatu izan nuen. Honen sarrera bat egin izan behar genuen blogg-ean. Egia esan ez nuen sarrera sakonegirik egin. Baina nire ustez lehenago esan dudan moduan era inkontzienteki ikasten ditugu gauza asko zeregin hauekin.

Bestalde Rosenthalen esperimientua aipatu behar dugu. Klasean irakurri genuen artikulu batetik blogg-ean egin behar izan genuen sarrera bat. Egia esateko, klasean irakurtzea askotan oso zaila da zarata asko dagoelako. Baina behin irakurrita hausnarketari ekin genion. Interesgarria iruditu zitzaidan. Askotan konturatu gabe gure espresioek asko adierazten dutelako. Bestalde balio izango zaigu etorkizun bati begira, kontuan hartzeko ea guk aurre iritziak kontuan izango ditugun ala ez. Adibidez hausnarketa hau blogg-era igo izan behar genuen. Hasieran blogg-aren kontuan pixka bat galduta nengoen. Baina geroz eta gusturago egiten nituen sarrerak. Nahiz eta askotan ez nekien nola islatu beste iturritik hartutako informazioa. 

Mintegia ondo egon zen. Lotsa alde batera utzi eta zortzi pertsonen aurrean egin behar izan genuen aurkezpena. Informazio aldaketak egin genituen eta besteen informazioez apunteak hartu eta gero bakoitzari buruz zer ikasi zenuen islatu behar zenuen blogg-ean. Nire ustez orokorrean oso ondo egon ziren aurkezpenak. Kontuan hartu behar den gauza bakarra denbora da. Talde askotan ez zuen denborarik eman bukatzeko. Beraz nire proposamena talde txikietan edo denbora gehiago ematea da. 

Tutoretzan planean, esan behar dut, irakaslearekin “harreman estuagoa” izateko aukera izan dugula aranbizkarrara joan ez garenok. Klasean bakarrik zazpi pertsona geundelako. Egia da hasieran, galduta geundela. Komunikazioko ordua aldatu zutelako agian. Beno azkenean dena ondo finkatu genuen eta tutoretza planean aurkezpena egiteko aukera izan dugu. Eskola batean gertatu daiteken kasu bat analizatuz. Beraz, nahiz eta hasieran arazo batzuk izan, azkenean dena ondo atera da. 

Bestetik tutoretza gurasoekin.  Proposatu diguzun aktibitatea entretenigarria da. Baina azken bolada honetan denboraz juxtu gabiltzanez, zaila egin zaigu geratzea. Gainera zazpi pertsona izanda. Pixkanaka informazioa biltzen ari gara eta ondo aterako dela espero dugu. 

Aipatu beharreko beste gauzak:  aipatzea gustatu litzaidakeena, aurrekoan komentatu dudan gauzatxo bat da. Aranbizkarrara ez joateak izan duen eragin negatiboa gugan. Suposatzen da Aranbizkarrara joatea boluntarioa zela. Beraz, logikoa zenez guk zure ostiraleko klaseetara joan behar ginen. Baina klasekoek azkeneko ordua bigarren ordura pasa zutenez, ezin ginen joan. Eskerrak azkenean konpondu dela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario