Itziar




BANAKAKO TXOSTENA

AURKEZPENA/HEZKUNTZARI ZER

Hasieran “Zergatik irakasleak izan nahi genuen?” galdetu zenigun eta horren gaineko hausnarketa txiki bat egin behar genuen, aitortu behar dut gogoeta ez nuela landu. Bakoitzak zein karrera egitea bere gustuen arabera aukeratzen du, hori pentsatzen nuen. Oraindik hori pentsatzen nuen, baina gehitu beharra dago orain arrazoi gehiago gehitu daitezke; esate baterako, hezkuntzak kontzienteki edo inkontzienteki irakasten diren balore, pentsamendu batzuk ezabatzea ondo legoke. Nire kasua kontuan hartuta proposatu nahi nuke, galdera hau kurtso hasieran egitea, eta modulua bukatu baino lehen berriz errepikatzea galdera hau, horrela ikusiko duzu ikasleen garapena.

DIIGO

Tresna hau klasekideekin konpartitzeko gauzak baliagarria izan da. Baina ez zait gustatu; izan ere, ia egunero jendeak gauzak igotzen zituen eta ezinezkoa da gauza horiek guztiak ikustea, orduan jendeak behin eta berriro gauza berdina jartzen egon daiteke konturatu arte.

Proposamen bat egitea gustatuko litzaidake, erraminta hau oso baliagarria izan daiteke, beraz hurrengo urteetarako klase bakoitzeko “talde bat” sortzea proposatzen dizut. Modu honetan, errazagoa izango da bestek igo dituzten gauzak ikustea, komentatzea…

ETRE ET AVOIR

Pelikula hau ikustea ondo dago, bertan ikusitakoa irakasteko beste modu bat delako. Irakasteko hainbat era ezagutzen badugu, irakasle bihurtu baino lehen, azkenean jakingo dugu bakoitzaren ustez zein den hobea bakoitzaren ikasleak hesteko. Baina ikusitako epean klasera joaten ginen zinemara joan ahal ginen moduan, hau da, egun osoan pelikulak ikusten pasatzen ginen. Beraz, horrek eraginak izan ahal ditu lanak egiterako orduan, nik behintzat hainbeste pelikula ikusi ondoren ez nekien zein zen zein.

IRAKASLE ONA

Praktika hau gustuko izan dut; izan ere, lan honen bidez erreflexionatu behar izan dugu zein den irakasle onaren ezaugarriak. Modu honetan, bakoitzak konturatu daiteke ze nolako irakasle izan nahi duen etorkizunean eta ze nolako irakasle izan dituzun hezkuntza guztian zehar.

ELKARRIZKETAREN SARRERA BLOGEAN

Elkarrizketaren sarrera blogean ez zen oso sakona, azken momentuan egin nuelako eta lan honi ez nuelako logika askorik ikusten. Gainera, lan hau egiteak eragozpen batzuk zituen (nire ustez), adibidez oso saila da irakasle batek goizean libre egotea eta gu arratsaldez goaz klaseetara, beraz saila izan da irakasle miresgarri bat topatzea berarekin geratzeko. Eta azpimarratzea nahiko nuke: zertarako balio izan du lan hau? Irakasle miresgarria gehiago miresteko?

IRAKASLEAREN BEGIETATIK

Puntu honetan azaldu beharrekoa eta aurrekoa antzekoa izango da. Zertarako lan hau? Zergatik? Lan hau elkarrizketa baino interesgarriagoa da; izan ere, idazlana egin ondoren ikus daiteke ikasleak izatearen alde onak eta txarrak, irakasle miresgarri hori bezalakoa izatea nahi duzun etorkizunean, horrek daukan ondorio posibleak aurreikusita.

ROSENTHALEN ESPERIMENTUA

Praktika ederra iruditu zitzaidan, interesgarria dela iruditzen zait. Baliagarria izan daiteke ikusteko ea guk ere aurre iritziak kontuan izango ditugun gure lanbidean, edo horiek alde batera utziko ditugun eta ikasle guztiekin berdinak era berean tratatzea nahi dugun, benetako berdintasuna lortzeko asmotan. Baina uste dut esperimentu bat eta bestearen artean ez dagoela loturarik.

MINTEGIA

Ikasgaiaren ataletatik honetan izan da gehien ikasi dudan partean. Ondo egon da klase-kideek azaldutakoa entzutea, horren gainean ikastea eta gaia interesatuz gero informazio gehiago nahi izanez gero bakoitzaren blogean irakurri ahal izatea. Gainera, balio izan du besteekin harremanak edukitzeko, zeren hainbeste ikasle izanda ezinezkoa da guztiekin harremanak edukitzea. Denbora eska ere aipatu behar da, ez zuen denbora eman guztiei egitera ezarritako orduan.

TUTORETZA GURASOEKIN

Lan hau ondo dago, irakaslearen paperean jartzeko eta praktikatzen joateko. Baina pixka bat saila ere dela esan behar da, oraindik ez baitugu informazio nahikoa tutoretza on eta sakon bat egin ahal izateko. Beste alderdiak kontuan hartuta ondo dagoela uste du, beherago (azken-aurreko paragrafoan)  adierazten den puntu garrantzitsua izan ezik.

AIPATU BEHARREKO BESTE GAUZAK

Aranbizkarrara ez joateak arazo batzuk sortu dizkigu; esate baterako, besteei ostiraleko ordua libre eman zenien eta horren ondorioz besteek klase hirugarren orduan geneukan irakaslearekin hitz egin zuten eta honek ordua aldatu zuen klasearen gehiengoan pentsatuz. Ados jarri ez zinetenez klase batzuk galdu genituen bi klaseak ordu berean baitziren. Sortutako beste arazo bat izan da lan sama, Aranbizkarrara joaten zirenak bertan ordu ta erdi pasatzen zuten bertan eta gero blogean sarreratxo bat egiten zuten eta listo; baina joan ez garenok lan gehiago egin behar izan dugu eta hori ez da bidezkoa. Balantza batean jartzen baduzu haiek egindako lana eta guk egindakoa… 
Lanei buruz hitz egiten nagoela aprobetxatuz hauxe esan beharra dago: bi irakasleek erabakitzen badute lan bat elkarrekin egitea bioz ados jarri behar dira lanean zer nahi duten, eta egun batean klasera joan eta biok lana azaldu; modu honetan, zalantzak izanez gero elkarrekin erabakiko ahal izango dute. Lanekin jarraituz, entregatze data bat jartzen bada bete behar da, hau da, guk lan bat egun baterako egin behar badugu lan hori egun horretan jaso behar duzu.

Beste aldetik, batzuetan irakasleak zerbait azaldu beharrean beste ikasleengana bidaltzen gaituzu edo batzuei azaltzen diezu. Hori ondo dago behin azaldu ondoren zerbait ulertu ez badugu, baina ez hasieratik. Zeren zuri ordaintzen dizute, ez guri eta zuk irakatsi behar gaituzu. Beste batzuetan ez duzu ondo azaltzen, edo nik behintzat ez dut ulertzen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario