lunes, 3 de diciembre de 2012

Hezkuntzaren gazi-gozoak:

Irakasle miresgarria definitzeko ez dago hitz zehatzik. Bakoitzak bere iritzia edo ideia edukiko du bere irakasle “ona” edo “miresgarria” nolakoa den jakiteko. Oso zaila da jakitea irakasle batek zer eduki bereganatu behar dituen irakasle “bikaina” izateko. Maisuak denborarekin “jakinduriaren argia” jasango du, beste pertsona guztiak bezalaxe. Argi hau itzalpea dauden ikasleei bidea irekitzen die beraien bidea argituz. Beraz, irakasle on bat gutxika-gutxika osatzen joango da.

XX. mendean, hezkuntza akademikoa gutxi batzuen esku zegoen, artean, gutxi batzuk zekiten irakurtzen, idazten, eta kulturaren oinarrizkoaren aztarnak. Horregatik esaten da hezkuntza eredu elitista zela. Hasieran prezeptorea, hau da, irakaslea, ume bakar bati ematen zion klasea. Gaur egun, azken aldi honetan eztabaidak egon dira klaseko umeen kopuruengatik. Krisiarengatik hezkuntzan murrizketak egon direnez, bai eskolako materialean eta bai irakasle postuetan diru kopuru laburrago inbertituko dela jakinarazi zuen duela gutxi estatuburuak. Hori dela eta, denborarekin hezitzailearen papera mespretxatuz joan da.

Bestalde Frankismoko hezitzaileak eta gaurko prezeptoreen konparaketa sekulakoa da. Frankismoa, Franko jeneralak Gerra Zibila irabazita, ezarri zuen erregimena izan zen. Diktadura totalitarioa zen eta ez da egon hainbesteko agintea izan duen beste agintaririk. Pentsaera nazional-katoliko erradikala hartu zuen eta horrekin finkatu zituen haren fundamentalismoa erlijioan. Garai horretan, irakasleak askoz zorrotzagoak ziren, beraien metodologia, bai memorizatzean eta bai zigorretan oinarritzen zen.

Gaur egungo hezitzaileek aldiz, ona izateko Albert Einstein-en esaldi hau kontuan hartu behar dute: "Zerbait ezberdina bilatzen baduzu, ez egin beti berdina". Horregatik, esan beharra dago eguneko irakasle gehienek mamia gehiegi izaten dute kontuan. Ez dute beste aurrerapena bilatzen, bakarrik aurrerapen kurrikularra. Irakasle bat bere ogibidean ona izateko arlo ezberdinetan jantzia izan baino garrantzitsuagoa da, egoera ezberdinetan kontrola mantentzea eta ikasleengana hurbiltzen jakitea, euren arazoak entzun eta irtenbidea ematen dakien pertsona delako. Horretarako, irakasleek ikasleen konfiantza lortu beharko dute. Lorpen hau ez da egunetik gauera irabazten, irakasleak egunerokotasunean saiatu beharko dira. Irakasle miresgarri batek, klaseak erreflexionatzeko espazioetan bihurtu beharko lituzke, aitzinean filosofoek egiten zuten bezala. Platon esaterako. Bertan bakoitzak bere ezaguerak kanporatzen zituen. Atenasen bezala, ez zegoen eskolarik akademiak baizik. Egun, ikasleei kritikatzen zaie eskolan porrot egiteagatik. Baina estatistikek diotenez, ez dira ikasleek porrot egiten dutenak, baizik eta sistemak. Hezteko sistema eta Heziketa Erreformak gaizki proposatuak daudelako.

Amaitzeko, irakasle onak ez ditu ikasleen jakintza teorikoak bakarrik saritu behar, bestela honek arazo bat sor lezake eta arazo hauxe da, ikasleek helburutzat edukitzea soilik azterketa gainditzea, horretarako edozein bide erabiliz. Gaur egun, oraindik irakasleek metodologia hau erabiltzen dute. Irakasle on batek ordea, ikasleen ahalegina sarituko du horrela gainontzeko haurrek ikusiko dute progresioa eta eguneroko lanak direla garrantzitsuak bizitzan.

Denborarekin, irakasle onak formatuz joango dira. Eta zuretzat zer da irakasle ona izatea?

Testuaren egilea: Miren Julene Boury.
Izenburua: Itziar Fernandez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario