Taldeko txostena



Auto-ebaluazioa prestatzen:
-          Ebaluagaiak:         
Taldeko lanari dagokionez, irakasle lana ondo egin dugula nabaritu dugu txostenean. Hori esateko, gure klase-kideek ikasi duten informazioan oinarritu gara. Izan ere, lan hau dezente landu dugu. Gainera posterraren laguntzaz modu egokian aurkezteko aukera izan dugu. Orekari begira, gutxi gora behera, berdintasuna nabarmentzen da, ikasi dutenari erreparatuz.
Taldekideen lana irakasle moduari begira, ondo iruditu zaigu orokorrean esatea nola sentitu garen aurkezpena egiten. Esan beharra dago, hasieran nahiko urduri geundela baina aurkezteko orduan urduritasuna alde batera utzi eta lanari ekin genion. Esan dezakegu oso gustora egin genietuela aurkezpenak nahiz eta gure gaia pixkat zaila izan hitz teknikoak zituelako batez ere.
-          Mintegikideen ikasle lana:
A taldea: Orokorrean, ondo islatuta dago ikasitakoa. Ondo bereganatu dituzte kontzeptuak, nahiz eta kontzeptu asko oso zehatzak izan. Bestetik salbuespen bat dago. Ez du gaiari buruzko interes askorik espresatzen. Ustez, izan daiteke, azkeneko aurkezpena izan zelako eta presarekin geunden bukatzeko. Hala ere, ez zait arrazoi pisutsua iruditzen “kasu handirik” ez egiteko. 
B taldea: Nire ikasleek gutxi gora behera denek berdina ikasi dute. Atentzioa jarri dute niregan. Baina gutxi batzuk idatzi dute etorkizunean zertarako balio izango duen adimen emozionala ikasgeletan lantzea.
C taldea: Mintegi kideek txostenean antzeko gauzak idatzi dituzte; definizioak, gaitasunak … Haien artean oreka nabarmentzen da apunteak hartzeko orduan beraz ikasteko.
D taldea: Orokorrean, ikasle gehienak ondo bereganatu dituzte funtsezko ideiak. Gaiari buruz, atentzioa izan dutela nabaritu dut beraien idatzitako komentarioetan. Azaldutako guztia ondo ulertu dute. 
-          Irizpideak:
Taldeko lana: taldean nahiko gustora gaude, denok egiten dugu lan. Beti bezela denon artean informazioa bilatu eta gelditutakoan posterra eta aurkezpena nola egin eta nola prestatuko genuen. Lan idatziari begira, lan ona egin genuen, hainbat iturritik bilatu genuelako informazioa, informazio egokia bilatuz. Irakasle bezela aurkeztu genuen lana, denon atentzioa deitzen saiatuz. Oso inportantea da sentimenduak lantzea, irakasle moduan aritzeko. Egoera zailekin aurkitu gaitezkeelako. Gure bizitzan ere sentimenduak baldintzatzen digutelako zein jarrera hartu behar duguen momentu bakoitzero.
Taldekideak irakasle: Orokorrean ikasleek islatu duten informazioa orekatua dago. Batzutan diferentzia nabaritu dezakegu baina denek ulertu dute gure lanaren xedea. Hau da, adimen emozionala zer den bereganatuz.
Mintegikideen erantzunekin alderatuz: Lehenago esan dugun bezalaxe, erantzunak lotura eduki dute. Laurok adostu genuelako zer esan behar genuen presentazioari begira.
Gehigarria: Gure ustez, gaiari buruz egin dugun lana lagundu digu etorkizun batera begira. Baina talde txikiagotan egitea komenigarria izango litzateke batez ere denborari begira. Talde askok ez zuten denbora nahikoa izan klasean lan hau bukatzeko eta hurrengo egunean gelditu izan behar ziren.
-          Mailaketa:
Gure errubrikari erreparatuz, gure nota 3koa dela uste dugu. Bikainekoa ez dugula uste dugu, urduritasunaren erruz. Apika ez ditugulako horrelako aurkezpen askorik egin. Horregatik aukera paregabea dela esan dezakegu, arlo honetan trebatzeko. "Ondo" bezala kalifikatu dugu lana, informazioa mamitsua delako, gure ikasleek ondo ulertu dutelako zer esan nahi genuen gure esplikazioetaz ikasiz eta posterrari esker azalpena errazagoa egin zaigulako. Ez degu uste lan "nahikoa" egin dugula, esfortzu handia egin dugulako eta ondo moldatu garelako aurkezteko orduan. Eta "eskasa" azkenik, gure informazioa ez delako gutxi izan. 
-          Argitaratzeko idazlana:
Egia esateko, asko kostatu zitzaigun idazlana aukeratzea. Bi idazlanen artean egon ginen dudatan. Azkenean idazlana aukeratu genuen. Bien arteko kritika bat eginez. Asko gustatu zaigu idazlan hau egitea, batez ere gure ideiak espresatu ahal izan ditugulako. Eta horrelako lanekin, motibazioa pizten zaigu. Hasieran egin behar genuen informazio asko lanean zer egin behar genuenari buruz. Agian bi irakasleen artean lan bakarra bidaliz, beraien arteko komunikazioa “ona” izan behar delako. Gure ustez, gure ikaskideei baita ere, oso zaila egin zien lanaren “helburua” zein zen lortzea. Baina azkenean bi irakasleekin hitz eginez dena ondo atera zen.
-          Bloga sortu:
Kurtsoaren hasieran blog bat sortu behar izan genuen gure talderako. Diigo-n igo genituen gauza beren sarrerak egin behar genituen, blog-a nola zihoan ulertzeko. Egia esanda hasieran betebehar bat moduan ikusten genuen eta irakasleak bidalitakoa bakarrik publikatzen genuen. Denbora pasa ahala, gure kabuz gero eta sarrera gehiago igo ditugu, gustuko dugulako ez betebehar bat delako. Izan ere, hainbat alditan aldatu dugu gure blog-aren diseinua politagoa izateko. Publikatu ditugun sarrerak eboluzio oso handia eduki dute, hasierako sinpletasuna desagertu da eta gero eta lan edota informazio interesgarriagoa bildu dugu.
-          Tutoretzan kontuan izan beharreko gaia:
Gure kasuan Aranbizkarrara joan ez garenez, tutorizazioeta ra joan izan behar gara. Egia esanda gustura egon gara tutorizazioetan. Baina kontuan izan behar da egon den arazoa. Eskerrak azkenean dena ondo atera den, eta ez dugu ia klaserik galtzen. Tutorizazioan aurkezpenak egin behar izan genituen. Pixka bat zaila agian, ez genekielako nondik bideratu aukeratu genuen gaia. Bestalde gaiaren aukeraketa kasu batzuetan baita zaila izan dela esan dezakegu. Azkenean ondo atera dela uste dugu eta irakaslearekin erlazioa izateko balio izan zaigu.

 -          Hezkidetza gaiaren gainean landutako mapa kontzeptuala:
Bakoitzak testu bat irakurtzea erabaki genuen lan modularrerako. Batzuk hezkidetzaren alde daude, beste batzuk heziketa bananduaren alde eta besteek ez dute ondo azaltzen bere iritzia. Testuak irakurri ondoren, bakoitzak testuaren ideia nagusiak Word batean idatzi genituen; horrela ulergarriagoa izango baizen. Egun batean geratu ginen mapa kontzeptuala guztion artean egiteko asmoz. Mapa egiteak orduan eraman dizkigu; izan ere, ondo egiteko denbora asko behar da. Igotzean konturatu ginen blogg-ean ez zela ezer ikusten eta letra behin eta berriro aldatu behar izan genuen ikusgarria geratu arte.
-          Elkarrizketan ikasitakoaren kontzeptu mapa:
Irakasleari elkarrizketa egin eta gero, bakoitzak bertan ikasitakoari buruz idatzi zuen. Ondoren, goiz batean gelditu eta ikasitakoa elkar kontatu genuen. Guztien ideiekin mapa kontzeptuala sortu genuen. Egindako atalak kolorez banandu genituen, bisualki errazago ezberdintzeko eta ulertzeko. Lan honen bidez, eskuratutako ideiekin mapa kontzeptual bat egiten ikasi genuen. Hala ere, irakasleak gure lana zuzendu zuenean, mapa kontzeptual bat modu egokian egiteko hainbat gauza kontuan eduki behar genituela konturatu ginen. Hainbat aspektu hobetu behar genituela esan zigun. Garrantzitsuena, kontzeptuak beste hitzekin esaldi bat sortu behar dutela izan zen. Esan dezakegu, lehenengo aldiz mapa kontzeptuala gaizki eginez oso ondo ulertu genuela egindako akatsak. Hau da, akatsengatik ikasi dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario