viernes, 7 de diciembre de 2012

- Aranbizkarran edukitako esperientzia -


Nire klase-kideek Aranbizkarrako ikastolan daudela aprobetxatuz, nire esperientzia plasmatzeko aukera ona dela iruditu zait.

Duela 2 urte,  jarduera fisikoko 1.goi mailan nengoela  Koldo Mitxelenan, ikas komunitatean parte hartu genuen metodologia eta talde dinamikako ikasgaiekin lotura eginez. Ni Aranbizkarra ikastolako 1.mailako haurrekin nengoen, behin izan ezik 4. Mailakoekin egon nintzela.

1. mailako klase honetan kultur askoko umeak zeuden eta nabarmendu nuen arazo nagusia hizkuntza zen. Gazteleraz bazekiten, baina euskaraz hitz egitea askoz  gehiago kostatzen zitzaien Gasteiztarrei zein kanpotarrei.

Proiektu honetan parte hartzerako orduan, klase berean egon daitezken maila ezberdinak ikusi nituen. Adibidez, matematika ikasgaian batzuk oso ondo zebiltzan baina beste batzuk, aldiz ,ez zekiten ezta zenbakiak izendatzen. Maila desorekatu hau nire buruhauste nagusia izan zen. Ariketak denen artean egin behar zituzten bakoitzak bere txanda zeukala eta ni antolatzaile/laguntzaile nintzela. Maila baxua zuten ikasleen txanda ailegatzerakoan, besteak erantzuna azkarrago aurkitzen zuten  eta aspertzen ziren. Hau gertatzerakoan ni esaten nien tokatzen zitzaionari laguntzeko. Eta laguntzen saiatzen ziren baina oraindik txikiegiak ziren gauzak ondo azaltzeko eta azkenean erantzuna esaten zuten nahigabe. Eta egia esanda, nahiko harrituta geratu nintzen, positiboki,  haien artean laguntzeko saiakerarekin.

Beste aldetik, 4. mailan egun bakar bat egon nintzenean, ordenagailuarekin matematikazko ariketa-jolas txokoa tokatu zidan. Hantxe bakoitzak bere kabuz egiten zituen ariketak eta ni laguntzaile bezala nengoen. Galdera bat zeukatenean saiatzen nintzen taldekide aurreratuago bat laguntzeko ahalegina egitea. Baina 1. mailarekin konparatuz, konturatu nintzen hauei gehiago kostatzen zitzaiela elkar laguntzea.

Azkenik, talde dinamikako ikasgaia pixka bat praktikan jartzeko, jolas-egun bat antolatzea utzi ziguten. Egun horretan guk proposatutako eta koordinatutako jolasak egin genituen patioan. Jarduera hau nahiko ondo atera zen denek parte hartuz,eta uste dut orokorki haurrek alai atera zirela.

Esan behar dudan azken gauza, “praktika” hauek gauzatzeko aukera ikaragarri ona iruditzen zaidala da. Ikasleen jarrera ezberdinak kontrolatzea eta zein diren ikasi nuen. Horrez gain, ikasleak transmititzen duten maitasuna ikusi nuen eta gauzak ondo egiterakoan ondo egin dutela esan beharra dagoela ere, etorkizunean berriz errepikatzeko. Eta, nahiz eta aurten ordutegi arazoak direla eta praktika hauek ez egin, edonori egiteko animoak ematen dizkiot aukera paregabea iruditzen zaidalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario