Agurtzane


 Zer ikasi dut? -

Dagoeneko lauhilabetekoa bukatu egin da eta orain hausnarketarako denbora tarte bat eman behar dugu, blog-ean bakoitzak bere auto-ebaluazioa itsatsiz. Idei hona iruditzen zaidana, ikasi dudan guztiaz ohartu ahal izateko.

Hasteko, zergatik nagoen karrera honetan galderaren hausnarketarekin hasiko naiz. Galdera hau egin zenuenean nire ideiak ez zeuden bat ere ez argi. Pixka bat “por descarte” etorkizuneko irakasle munduan sartu bainintzen. Esan nuen bezala, nire lehenengo aukera IVEF zelako eta horren antzerakoena heziketa fisikoko minorra zen. Baina oraingo egoeran nagoela ez naiz damutzen nire aukeraz. Uste nuen baino gauza interesgarriak ematen ari garelako, eta bai,  pixak bat mugimendua falta da nire gusturako baina espezializazioaren laugarren urte horretan mugimendu hori ikusteko esperantza dut.

Jarraitzeko, Diigo web orriarekin jarraituko dut. Diigo orrialdea web orrialde interesgarria iruditzen zait, informazioa elkartrukatzeko aukera ona baita. Zoritxarrez, nire kasuan, ez dut asko erabili. Bakarrik nola zihoan ikusteko igo ditut gauzak. Jendea egunero gauzak igotzen ibili da, eta etxera ailegatzerakoan gauza pila zeuden irakurtzeko edo begiratzeko, eta beharbada, denbora faltagatik ez diot Diigo-ri kasurik egin. Horrekin batera, jendea igotakoaz paso egin nuenez gauzak errepikatuak igotzeko “beldurra” nuen.

Aipatzeko beste gauza, egindako hausnarketa guztiak dira. Alde batetik ,klasean aurkeztutakoak daude, eta bestetik; blog-ean egin ditugunak.

-          Klasean aurkeztutakoen artean, Etre et Avoir, Irakasle ona, irakasleen begietatik daude. Hauek guztiak berrirakurtzerakoan, nabaritzen da lehenengo hausnarketa okerren dagoena dela. Oraindik hausnarketa fasea ez zen asko agertzen, gainera, nire idazteko era ez zen egokiena. Esan beharra dago idazteko zailtasunak beti izan ditudala eta ez zaidala asko gustatzen idazkiak egitea oso ondo egiten ez ditudalako. Baina besteak irakurtzerakoan, azkena batez ere, soltura pixka bat gehiago nabarmendu izan dut eta nire hausnarketa eta ideiak zein diren hobeto azalduta agertu direla iruditu egin zait.
 
-          Blog-ean egindako hausnarketak Rosenthalen esperimentua, elkarrizketaren sarrera eta nik egindako sarrerak daude. Denbora aurrera joan ahala nire hausnarketak irakasle izateari eta esperientzia propioetatik gertuago daude. Lehen esan bezala, hausnarketak sakonagoak direla uste dut eta hobeto idatziak.Elkarrizketa egitea gustuko izan dut, lan hau zer den baloratzeko eta indarrak eman dizkidalako irakasle izatearen ideia sendotzeko. Blog-a egitearen ideia, ona iruditzen zaidala aitortzen dut. Gure idazteko era hobetzeko aukera oso ona delako, edo behintzat nire kasuan, erraztasun handiago batekin idaztea lortu duelako. Horrez gain, gure burutik pasatzen diren gauzen berri eman ahal dugulako tabu barik. Blog-ean islatzea falta izan zaidana nire intereseko gauza batzuk ipintzea izan da. Hau da, heziketa fisikoko irakaslea izan nahi dudanez pixka bat gai honetako albisteak eta hausnarketak igotzea.

Ikasgai honetan egindako beste lana mintegia izan da. Nire kasuan adimen emozionalaren gaiko mintegia. Beharbada hau erabilgarriena izan da irakasle bezala nola gauden ikusteko. Nahiz eta niri hau asko ez gustatu, denen aurrean hitz egin behar genuelako, onartu behar dut interesgarria izan dela nire burua irakasle bezala ikustea. Honen ondorioz, nire akatsak zein diren ikusi ahal izan ditut eta besteen aurrean hitz egiteko erraztasuna hartu behar dudanaren oharpena egin dut.

Azkenik, tutoretza gaian egindako lanak daude. Tutoretza bakarrik ikas-komunitatean parte hartu ez ditugun ikasleak ikusi dugu. Hori dela eta, klasean gutxi egon gara klasea dinamikoagoa izanik eta gauzak hobeto azalduz eta ulertuz. Gai hau nahiko interesgarria iruditu zait. Etorkizunean tutoretzan ze gai diren garrantzitsuak ikasi eta hauen aurrean nola jokatu behar den pixka bat ulertu egin dut. Horrez gain, tutoretza bateko rol playing-a egitea oso baliagarria izan ahal dela pentsatzen dut egoera erreal batean gurasoen aurrean nola jokatu behar den eta ze egoeran egon ahal diren ikasteko.

Auto-ebaluazio honi bukaera emateko, esan behar dut ikasgai honetan pixka bat galduta hasi nintzela, batez ere Diigo orriarekin hasi ginelako eta hasieran neukan ezagutzarekin ez nekien igoko nuena baliagarria izango zenik ala ez. Horrez gain, beste irakasle guztiak duten beste metodologia bat klaseak emateko erabili duzulako. Gure kabuz gauzak lantzea nahiago izan duzu benetako bilaketa prozesua gauzatzeko eta horren ondorioz, denbora joan ahala eta hausnarketak egin ahala, era inkontziente batean ikasi dudanaren zaporea gelditu zait. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario