sábado, 24 de noviembre de 2012

DOLUA


DOLUA ESKOLAN

Heriotza bat onartzeko eta bizitzeko gogoak berreskuratzeko mekanismo osasuntsu bat da dolua. Norbaitek hiltzeko arriskua duela ulertzen denean hasten da dolua eta min handirik sentitu barik hildako pertsona hori gogoratzen dugunean bukatzen da. Beste motatako galerei ere dolua deitzen diegu, esate baterako, dibortzioa, langabezia, hiri aldaketa e.a.
Gurasoek haien umeak heriotzatik urrunduta mantentzeko ohitura dute eta ez dira konturatzen haurrarentzat hori txarra dela. Alde batetik, helduek duten minari aurre egiteko erak ez dituzte berenganatzen. Eta beste alde batetik, ezin dira erabilgarriak sentitu laguntza emanez. Gainera, zailtasunei aurre egin ahal dietela jakiteko beharra dute  eta zoritxarrak bilduta egoteak eramaten gaituen horretan, gizakiagoak bihurtzen gaituela ulertu beharra dute. Hori dela eta, umeei haien dolua eramaten utzi behar diegu, bizitza emozionala, soziala eta espirituala berregituratzen  baitu. Bestela, ez badiegu haien dolua egiten uzten, ongizatea lortzea zailagoa izango da eta arazo larriagoak agertu ahal dira: depresioa, arazo afektiboak, desoreka psikiatrikoak …
Gai hau eskolan ere kontuan edukitzea oso garrantzitsua da. Horretarako irakasleek egoera honen aurrean nola jokatu behar duten jakin behar dute, haien ikasleen  erreakzioei nola aurre egin, ikasleei irakatsi behar diete dolua jasaten duten umeak errespetatu eta lagundu behar dituztela. Irakasleek prestakuntza hori izatea oso garrantzitsua da, momentu hauetan eskolaren laguntza ezinbestekoa delako.
Eskola umearen bizitzan egituraren papera jasotzen du, bere familia da egitura euskarri nagusiena, baina momentu hauetan hankamotz dago. Arrazoi horregatik, egunero eskolara  joatea oso laguntza handia da; aktiboa egotea derrigorrezkoa du, eskolan nahiz kanpoan. Egiturazko euskarri hauek galeraren egokitze prozesua egiten laguntzen diete. Eskolan ematen zaien laguntza eta oreka sentitzen dute, haien eskolako emaitzak txarrak diren arren.
Ume hauek egoera anemiko aunitz izaten dituzte, haien artean; tristura, beldurra, ezeztapena edo ukapena, hira, errua … Egoera hauek baztertzen laguntzeko hainbat jarduera egitea komeni da:
·        Heriotzaren errealitatea onartzea.
·        Emozioak eta heriotzaren mina lantzea.
·        Berregokitu hildakoa ez dagoen leku batera, hau da, ulertu behar dute beraien bizitza desberdina izango dela hildako pertsona gabe.
·        Hildako pertsonarengatik ditugun emozioak kontrolatzeko gai izatea eta bizitzarekin jarraitzea. Hildakoa pena barik eta maitasun askoz gogoratzea.
Laburtuz, ume bati maite zuen pertsona bat hiltzen bazaio, ezin diogu behartu triste ez egotera, bestela bere minarekin zer egin ez du jakingo. Ume batek dolua eramaten badu eta bere inguruan laguntzen dioten pertsonak baditu, aurrera egingo du, pertsona hori gogoratuz, falta  sentitzen, baina berriro zoriontsu izatea lortuko du.
Umea artatzeko eta aurrera  egiteko, laguntzeko prest gaudela erakutsi behar diogu. Gertatutakoa eta bere mina sentitzen dugula esan behar diogu, nahi duen tristura adieraztea utzi behar diogu, ahal zuen guztia egin zuela garbi laga, eta azkenik, galerari buruz nahi duen beste hitz egitea utzi behar diogu.
Falta dugun pertsonari buruz hitz egiteko, nahiz gurasoek nahiz eskolako irakasleek, hainbat gauza kontuan eduki behar dituzte; heriotzaren kontzeptuak erakusteko eta haien galderei erantzuteko komeni da anemikoki sentipen txikiagoa eragiten dio beste hutsekin egitea, esate baterako, etxeko animaliekin, landareekin … Hasteko, heriotzaren zergatia puztu edota handizkatu behar da, modu honetan, umeak ulertzen du heriotza ez datorrela hazten zarelako edo pixka bat gaixorik zaudelako. Galderei naturaltasun osoz erantzutea oso garrantzitsua da. Heriotza zer den argi geratu behar zaie, gorputzaren geldialdi guztia, eta ez dutela minik ezta ezer sentitzen. Oso garrantzitsua da  betikotasunaren ideia eta ezerezaren edo huts absolutuaren ideia ezin dute asimilatu, hori dela eta, ez dira erabili behar, bestela  bere larritasuna handitzen da. Hitz hauek ez erabiltzeko, azalpen egoki bat erabili daiteke (Kübler-Ross-ek erabiltzen zuena), hiltzeak, beldar izateari uztea dakar, tximeleta polit batean bihurtzeko. Heriotza eta gero, ondo sentitzen garela esan behar diogu ere. Hazten direnean beraien azalpena bilatuko dute, baina bitartean hau oso egokia da. Jaiotzen den guztia beste gizaki batzuk jaio ahal izateko hiltzen dela, argi izan behar dute . Hil eta gero, nora joaten zaren galderari erantzuteko, ez dakigula esan dezakegu, baina pertsona batzuentzat bizimodu ezberdin eta hobe batera pasatzea dela. Erantzun honen bidez, erantzun erlijiosoak baztertzen ditugu, umeek larritasuna sentitu ahal dutelako ezezagun batekin bizitza guztia pasatuko duela pentsatuz eta maite duen pertsonetatik urrun.
Ondorio moduan, aipatu ahal da, ezinbestekoa dela umeei dolua eramaten uztea eta behar duten laguntza edukitzea bai familiaren aldetik, bai eskolaren aldetik. Gomendagarria da, etxean nahiz eskolan heriotzari buruz hitz egitea, modu honetan, umeak horren berri izango du eta maite duen pertsona bat hiltzen denean, zer gertatu den ulertuko du, aurretik hitz egindakoari esker.






No hay comentarios:

Publicar un comentario