sábado, 24 de noviembre de 2012

JARRERA DISRUPTIBOAK


Ikasle batek edo batzuek jokaera desegokiak gauzatzen dituztenean klase erdian eta ikasketa prozesua galarazten dutenean ematen de jarrera disruptiboa, taldeko lana mozten eta arreta beraiengana desbideratuz. Irakasleak denbora luzea erabili behar du ordena eta arreta berreskuratzeko eta mantentzeko. Eta irakaslearentzako hori estresantea da.

Jokaera desegokiak:

- Kooperazio falta

- Heziera txarra

- Lotsagabekeria

- Beste ikasleak eta/edo irakaslea zirikatzea 

- Behin eta berriro azaldu dena berriz azaltzea eskatzea

- Aspertzearen espresio gehiegizkoak

- Zarata nekagarriak egin

 Zergatik dute honako jarrera?

- Irakaslearen edo ikaskideen arreta bereganatu  nahi duten ikasleetan.

-  Boterea lortu.

- Mendekatzeko gogoa. Bere irudia berreskuratzen saiatzen da besteei min eginez.

- Onarturiko ezintasuna. Ikaslea berataz ezin dela gauza askorik espero ziur dago eta besteak horretaz konbentzitzen ditu.

- Lider negatiboak izan daitezke edo hauen menpe dauden ikasleak.

- Arau eta/edo afektibitate gabezia izaten ohi duten haurretan ematen da, edo gabezi akademikoak eta oldarkor umeetan.

­- Ikasle disruptiboa jokaera arazoak ditu, trebetasun sozialak falta zaizkio baita autoestima baxua izaten du ere.





Zer egin jarrera hauen aurrean ?

1- Arazoak aurreikusi : keinu eta begiradekin, parte-hartzera gonbidatuz, hurbilketarekin … . Begirada sakon batek errieta bat baino askoz gehiago esten ohi du.

2- Ez ikusiarena egin: Gehienetan efektua jarrera desagerraraztea da.

3- Ez sartu bere jokoan.Haiek nahi dutena da eta denbora galtze bat da.

4- Ez ahaztu beste ikasleak. 

5- Gure akatsak esan. Berandu joaten bagara edo akatsak egiten baditugu barkamena eskatu. Denok hanka sartzen dugula jakinarazi.

6- Tutoretza orduetan: Ikasle disruptiboekin hitz egin behar dugu indibidualki bere jarrera aldatzeko. Bestetik modu kolektiboan hitz egin dezakegu denen artean arauak ezartzeko eta haiek beste ikuspegi bat izateko (irakaslea izango bazina ze molestatuko zizun?). Egin ahal den beste gauza Liderrean zentratzea da; batzuetan klaseko liderrarekin hitz egiten badugu honek beste klase-kideko jarrerak aldatzea lortuko du.

Zergatik gai hau?

Betidanik ikasle disruptiboak klaseetan egon eta egongo direlako. Jarrera honen aurrean nola erantzun nahiko garrantzitsua da klasea era egokienean eman ahal izateko.

            Horretaz aparte, saskibaloiko entrenatzailea nintzenean lider negatibo batekin, honako jarrera zuena, topatu nintzelako. Nahiko zaratatsua izaten zen, besteei gauzak inposatzen zizkion beti hark nahi zuena egiteko eta bestela jotzen zituen. Niretzako nahiko estresantea zen, batzuetan ez nekielako horren aurrean nola jokatu. Berarekin hitz egin nuen besteen lekuan jartzeko eta gaizki egiten ari zela esateko, hori zela eta, bere jarrera pixka bat aldatu egin zuen, ez asko baina behintzat azken asteetan elkarbizitza hobeago bat izateko.

Izan nuen beste esperientzia bat lider positibo batekin izan zen, kirol-anitzeko begiralea nintzenean. Talde horretan bi haur jarrera disruptiboa zeukatenak nituen, beti arreta bereganatzeko ohitura izaten zuten. Baina lider positibo bat ere bazegoen. Zerbait azaltzen nengoenean eta bi hauek tontakeriak egiten ibiltzen zirenean isiltzen nintzen eta lider positiboak eta beste taldekideak hauei isiltzeko eta gelditzeko esaten zieten. Beste gauza bat egiten genuena, liskar bat egoten zenean, denok zirkulu batean jarri eta bakoitzak horren aurrean nola sentitu zen eta bere iritzia esaten zuen. Lider positiboak beti besteen lekuan jartzeko erraztasuna zuen eta bere taldekideei ondo eta gaizki zegoena esaten zituen. Ondorioz, haien artean beti hobeto ulertzen zirenez, lider positibo honi kasua egiten zioten eta bere jarrera aldatu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario