DBH-ko irakasleen arteko elkarrizketak
ikusi ahal ditugu ETB1-n ematen duten umorezko telesail honetan. Haien arteko eztabaidak, aholkuak
eta liskarrak modu umoretsu eta xelebre batean islatzen dituzte. Horretaz gain,
irakasle bakoitzaren estereotipoak erakusten dizkigute: beti txantxetan dabilen
soinketako irakaslea, euskarazko irakasle zorrotza, lan egiten ez duen
zuzendaria, artezko irakasle zoroa … Baina, benetan irakasleak horrela dira? Hain
desberdintasun handia dago ikasgai bateko irakasle batekin eta beste ikasgai
besteko irakaslearekin?
Gizarteak ipinitako estereotipoak dira.
Eta faltsuak. Irakaslea ez du modu batez edo bestez jokatzen ikasgaien arabera.
Hark den bezala jokatzen du. Pertsona guztiak ez gara berdinak, badaude batzuk
graziosoagoak direnak ,beste batzuk serioagoak, besteren bat pentsaera abstraktuago
bat dutenak … . Hori dela eta, bakoitzak klasea emateko era desberdina izango
da.
Nire esperientzia propiotik, batean aurreiritzietatik
gidatu utzi nuen, historiako irakaslea nahiko serioa iruditzen zuelako eta
ikasgaia hori gorroto izango nuelakoan nengoen aspergarriak izango zirelako.
Baina ez zen horrela izan, hark bere klaseak era xelebre batean ematen zituen.
Beste aldetik, telesail honetan ikusi
ahal dugun gai bat, irakasleen elkarbizitza da. Ikusi ahal dugun bezala
aholkuak eta iritziak trukatzen dituzte. Hori, errealitatean nahiko
garrantzitsua da. Erabakiak hartzerako orduan besteen iritziak eta aholkuak
entzuteko gai izan behar dira irakasleak, beste ikuspuntu batzuk ikusteko
gauzak izan behar dira, aukera egokiena hartzeko. Horretarako beste
irakasleekin ondo eraman behar dira aholkuak ahal diren onenak izan ditzaten.
Ondorioz, estereotipo eta aurreiritziak
alde batera utzi behar ditugu. Eta klaseak emateko erak desberdinak izatea, ez
du esan nahi hobeto edo txarago ematen ari diren, bakoitzak bere metodologia erabiltzen
duelako, bere izaerarekin bat datorrena. Horrez gain, irakasleen elkarbizitza
onena izan behar da, aholkuak eskatzeko eta besteen ikuspegian jartzeko gai
izan behar direlako.
Arrazoia osoa duzu, bai.
ResponderEliminarBaina bat edo batzuetan topikoetan ondo kabitzen direnak ere topatzen ditugunean tele-saila egin litekeela ere pentsa daiteke. DBHkoek horixe egin dutela esango nuke.
Argi dago, baina, hobe dugula gure burua ez kokatzea ezein topikotan; bestela, gu izan beharrean beste bat izaten saia gintezke-eta.