Adimen emozionala
Adimen emozionala pertsona
batek bere buruarekiko zein besteengan sentimenduak antzemateko, sentitzeko,
ulertzeko eta moldatzeko gaitasunari deitzen diogu. Ume batek amaren sabelean
dagoenetik adimen emozionala lantzen hasten eta hiltzen den arte landu eta
garatu dezake.
Emozioak oso garrantzitsuak dira gure bizitzan zehar.
Hauek bat batean agertzen diren egoera afektiboak dira eta ekintzen aurrean
modu ezberdinez jokatzea eragiten digute. Gure burmuina bi zatitan banatuta
dago, burmuin emozionala eta burmuin arrazionala, hauek lotura orekatu bat izan
behar dute norberak bere buruaren kontrola izateko.
Gizaki izatea ez da bakarrik adimen intelektuala izatea.
Ikerketa batzuen bidez, adostatu da %20a adimen intelektualari esker da eta
%80a adimen emozionalari esker. Hori dela eta, adimen emozionala adimen
intelektuala baino garrantzitsuagoa dela konprobatu da.
Adimen emozionalean oinarrizko bost gaitasun daude:
1) Norberaren emozioen ezagutza: Momenturo esperimentatzen eta
sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna da. Ondorioz daukan jokaeraren arduraduna
dela kontziente izateko ahalmena. Laburtuz, nire emozioak nireak dira eta ni
nahiz beraiekin egiten dudanaren arduraduna.
2) Emozioen bideratzea: Emozionalki inteligenteak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen,
arlo seguruetan espresatzen eta oreka berreskuratzeko jokatzen. Gure emozioak,
positibo zein negatiboak, eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena da. Gure
zerebroak zailtasunei aurre egiteko moduak bilatzen ditu.
3) Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna deitzen diogu
enpatiari. Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak
oreka berreskuratzen lagunduz. Besteekin harreman positiboak izateko gaitasuna.
Oinarrizko trebe sozialak, gainerakoekiko errespetua, entzute aktiboa, emozioak
konpartitu, portaera prosozial eta kooperatiboa.
4) Auto-motibazioa: Emozioak
ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko auto-motibazioa erabili
ohi da. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira,
ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite
eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte (pertseberantzia).
5) Trebetasun sozialak: Emozionalki inteligenteak direnak
lagunak egiten dituzte, gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat
onargarriak diren konponbideak bilatzen dituzte. Beste ezaugarri bat
asertibitatea da. Hauek, burua baieztatzen dute (auto-baieztapena),
manipulazioa edo txantaje emozionalari ez diote erantzuten, besteak
errespetatzen dituzte eta besteengandik errespetatuak izatea lortzen dute.
Eskolan oinarrizko ikasgaietan denbora gehiago ematen
diegu. Asko jorratzen dituzte ikasgai batzuk. Ordu asko pasatzen dituzte umeek
eskolan. Bestalde, haurrek
eskolan ordu asko pasatzen dituzte eta bertan bizitzen dituzte emozio
asko: haserrea lagunekin, akatsak egitearen frustrazioa, beldurrak …
Horrexegatik, heziketa emozionala eskolan lantzeak, haurren adimen eta garapenean hobekuntza
ekartzeaz haratago, eskola bera ere hobetuko du. Alde batetik, eskola
errendimendua hobetuko delako eta bestetik, gelako giroa eta berdintasunezko
harreman asertiboak lortzeko pausua izanen delako.
Eduard Punset-en ondorioz: "Adimen emozionala
eskolan txertatzearen helburu nagusia haurrei gatazkak konpontzen,
bulkadak kontrolatzen eta gaitasun sozialak garatzen laguntzea da". Hau da, adimen emozionala eskolan
landu beharko zen, beren emozioak maneiatzen ikasten duten haurrek emaitza
hobeak lortzen batituzte eskolan. Horretarako, etapa ezberdinak kontuan hartu behar dira,
eta planifikazioa, gauzatzea eta balorazioa egin beharra dago. Zein
da honen arazoa? Irakasle gehienak ez daudela emozioen alorra lantzeko
prestatuta eta horretaz gain, eskolek baliabide eskasak dituztela eremu honi
aurre egiteko. Hori gutxi balitz, gai hauek duten garrantziaren kontzientzia
hartzea falta da.
Azkenik,
esan behar dugu, azken urte hauetan, programa berri bat jarri dela martxan.
“Trebetasun sozialak” izenekoa. Programa honen bidez, irakasteak eta lantzeak honakoa
ahalbidetzen du: erantzukizuna handitzea, adierazpena hobetzea, gatazkak
konpontzeko abilezia handiagoa edukitzea, enpatia gehitzea, bizitzaren aurrean
jarrera positiboa mantentzea besteak beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario