viernes, 30 de noviembre de 2012

- Hezkuntza, ze Ogibide eta Ikasketa Erraza! -


Betidanik esan dute hezkuntza ikastea karrerarik errazena dela. Edonori kalean galdetzen badiogu erantzuna beti berdina izango da: HEZKUNTZA. Baina benetan horrela da? Ala hezkuntza ikasteko eta horretatik lan egiteko bokazio berezi bat izan behar da?

Lehenik eta behin esan beharra dago hezkuntzako ikasketetan gai askoko oinarriena ikasten dugula. Beharbada horregatik esaten dute ikasketa errazena dela, oinarriena jakitea ez delako berez zailena; baina gai horietako bakoitzetik beti zerbait jakin behar dugu. Gainera, gai guzti horien arteko loturak aurkitu behar ditugu. Hori dela eta, denetatik zerbait jakitea bizitzarako praktikoagoa izan daiteke gai batez asko jakin baina besteetatik ezer jakitea baino.

Beste gauza bat aipatzekoa dena, ikasteko prozesua izan daiteke. Ikasketa hauetan ez dizkigute gauzak inposatzen. Guztion ikuspegia azaltzeko aukera ematen digute. Horrez gain, ikasgai bakoitzean hausnarketak egitea esaten digute, bilaketa prozesua da ikasketaren baliabide gakoa.

Beste aldetik ogibidea dago, denek diote irakaslea izatea “txollo” bat dela. Beti oporretako gaia azpimarratzen dute, eta gainera, haurrekin beti jolasean daudela diote. Baina nire ikuspegia argazkiarekin bat dator. Irakasleak maitasuna ematen du baita berdintasuna bultzatu ere. Psikologo eta mediku gisa jarduten du, umeen ahultasunak identifikatzen eta konpontzen saiatzen dira baita bakoitzak bere buruan konfiantza izatea lortzen dute. Autokritikoak izaten irakasten diete baloreak ematen dizkieten aldi berean. Lan nekagarria izan daiteke umeak ez direlako makinak; ezin dugu jakin nola erreakzionatuko duten eta egoera ezberdinei aurre egiteko maisu-maistrak prest egon behar direlako. Hori dela eta, irakasleak ez dute bakarrik klasean lan egiten, etxean klasean emango dutena prestatzen dutelako baita umeen arazoei konponbideak bilatu ere.

Hau dena pixka bat laburbilduta esan ahal dena, irakasle izatea eta hezkuntza ikastea ez dela hain erreza da. Ogibide hau lan neketsua eta esfortzua eskatzen baitu. Horrez gain, umeak ezagutarazteko eta arazoak ahal den era egokienean konpondu ahal izateko ikasgai askoko oinarria izan behar dela, hau da gai guztietatik jakinduri minimo bat izan behar da. Eta azkenik, beti irribarretsu dauden pertsonak izaten ohi dira, haurrak behar duen afektibitatea ematen dutelako.

1 comentario:

  1. Lan "neketsua eta esfortsua" diozu; "gogoko bidean ez dago alparik" diote beste batzuk.
    Ez dut uste garrantzirik duenik besteek esandakoa; kontua norberarengan dago, noraino pozten gaituen gaituen gure lanak. Irakaskuntzak hori ere egin dezake eta hori ez dago diruari, oporrei ezta horrelako ezeri begira. Irakasle izan ahal izatea horregatik da pozgarri eta suertea; eta horren faltan lanik txarrena eta jasangaitzena ere izan liteke.

    ResponderEliminar