Betidanik esan dute hezkuntza ikastea karrerarik
errazena dela. Edonori kalean galdetzen badiogu erantzuna beti berdina izango
da: HEZKUNTZA. Baina benetan horrela da? Ala hezkuntza ikasteko eta horretatik
lan egiteko bokazio berezi bat izan behar da?
Lehenik eta behin esan beharra dago hezkuntzako
ikasketetan gai askoko oinarriena ikasten dugula. Beharbada horregatik esaten
dute ikasketa errazena dela, oinarriena jakitea ez delako berez zailena; baina
gai horietako bakoitzetik beti zerbait jakin behar dugu. Gainera, gai guzti horien
arteko loturak aurkitu behar ditugu. Hori dela eta, denetatik zerbait jakitea
bizitzarako praktikoagoa izan daiteke gai batez asko jakin baina besteetatik
ezer jakitea baino.
Beste gauza bat aipatzekoa dena, ikasteko prozesua
izan daiteke. Ikasketa hauetan ez dizkigute gauzak inposatzen. Guztion
ikuspegia azaltzeko aukera ematen digute. Horrez gain, ikasgai bakoitzean
hausnarketak egitea esaten digute, bilaketa prozesua da ikasketaren baliabide
gakoa.
Beste aldetik ogibidea dago, denek diote irakaslea
izatea “txollo” bat dela. Beti oporretako gaia azpimarratzen dute, eta gainera,
haurrekin beti jolasean daudela diote. Baina nire ikuspegia argazkiarekin bat
dator. Irakasleak maitasuna ematen du baita berdintasuna bultzatu ere.
Psikologo eta mediku gisa jarduten du, umeen ahultasunak identifikatzen eta
konpontzen saiatzen dira baita bakoitzak bere buruan konfiantza izatea lortzen
dute. Autokritikoak izaten irakasten diete baloreak ematen dizkieten aldi
berean. Lan nekagarria izan daiteke umeak ez direlako makinak; ezin dugu jakin
nola erreakzionatuko duten eta egoera ezberdinei aurre egiteko maisu-maistrak
prest egon behar direlako. Hori dela eta, irakasleak ez dute bakarrik klasean
lan egiten, etxean klasean emango dutena prestatzen dutelako baita umeen arazoei
konponbideak bilatu ere.
Hau dena pixka bat laburbilduta esan ahal dena,
irakasle izatea eta hezkuntza ikastea ez dela hain erreza da. Ogibide hau lan
neketsua eta esfortzua eskatzen baitu. Horrez gain, umeak ezagutarazteko eta
arazoak ahal den era egokienean konpondu ahal izateko ikasgai askoko oinarria
izan behar dela, hau da gai guztietatik jakinduri minimo bat izan behar da. Eta
azkenik, beti irribarretsu dauden pertsonak izaten ohi dira, haurrak behar duen
afektibitatea ematen dutelako.
Lan "neketsua eta esfortsua" diozu; "gogoko bidean ez dago alparik" diote beste batzuk.
ResponderEliminarEz dut uste garrantzirik duenik besteek esandakoa; kontua norberarengan dago, noraino pozten gaituen gaituen gure lanak. Irakaskuntzak hori ere egin dezake eta hori ez dago diruari, oporrei ezta horrelako ezeri begira. Irakasle izan ahal izatea horregatik da pozgarri eta suertea; eta horren faltan lanik txarrena eta jasangaitzena ere izan liteke.