Hone hemen, hezkidetzaren garrantzia hezkuntzan esplikatzen duen bideo oso interesgarria: Hezkuntza eta hezkidetza.
Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Irakasleek, koedukazioan
hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta
gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien
eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.
Ideiak ondo azaldu dituzu. Nik uste dut gauden sasoian egonda, haratago joan behar lukeela zure hausnarketak. Ez dut uste bideo horrek begiak zabalduko zizkizunik; oker ibil banaiteke ere, ideiok aurretik izan dituzula esango nuke.
ResponderEliminarBeste gauzatxu bat, amaieran diozu Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada. Ikuspegi horrek ez ote du egiten zuk sustatu nahi zenukeenaren kontra?