viernes, 30 de noviembre de 2012

- Hezkuntza, ze Ogibide eta Ikasketa Erraza! -


Betidanik esan dute hezkuntza ikastea karrerarik errazena dela. Edonori kalean galdetzen badiogu erantzuna beti berdina izango da: HEZKUNTZA. Baina benetan horrela da? Ala hezkuntza ikasteko eta horretatik lan egiteko bokazio berezi bat izan behar da?

Lehenik eta behin esan beharra dago hezkuntzako ikasketetan gai askoko oinarriena ikasten dugula. Beharbada horregatik esaten dute ikasketa errazena dela, oinarriena jakitea ez delako berez zailena; baina gai horietako bakoitzetik beti zerbait jakin behar dugu. Gainera, gai guzti horien arteko loturak aurkitu behar ditugu. Hori dela eta, denetatik zerbait jakitea bizitzarako praktikoagoa izan daiteke gai batez asko jakin baina besteetatik ezer jakitea baino.

Beste gauza bat aipatzekoa dena, ikasteko prozesua izan daiteke. Ikasketa hauetan ez dizkigute gauzak inposatzen. Guztion ikuspegia azaltzeko aukera ematen digute. Horrez gain, ikasgai bakoitzean hausnarketak egitea esaten digute, bilaketa prozesua da ikasketaren baliabide gakoa.

Beste aldetik ogibidea dago, denek diote irakaslea izatea “txollo” bat dela. Beti oporretako gaia azpimarratzen dute, eta gainera, haurrekin beti jolasean daudela diote. Baina nire ikuspegia argazkiarekin bat dator. Irakasleak maitasuna ematen du baita berdintasuna bultzatu ere. Psikologo eta mediku gisa jarduten du, umeen ahultasunak identifikatzen eta konpontzen saiatzen dira baita bakoitzak bere buruan konfiantza izatea lortzen dute. Autokritikoak izaten irakasten diete baloreak ematen dizkieten aldi berean. Lan nekagarria izan daiteke umeak ez direlako makinak; ezin dugu jakin nola erreakzionatuko duten eta egoera ezberdinei aurre egiteko maisu-maistrak prest egon behar direlako. Hori dela eta, irakasleak ez dute bakarrik klasean lan egiten, etxean klasean emango dutena prestatzen dutelako baita umeen arazoei konponbideak bilatu ere.

Hau dena pixka bat laburbilduta esan ahal dena, irakasle izatea eta hezkuntza ikastea ez dela hain erreza da. Ogibide hau lan neketsua eta esfortzua eskatzen baitu. Horrez gain, umeak ezagutarazteko eta arazoak ahal den era egokienean konpondu ahal izateko ikasgai askoko oinarria izan behar dela, hau da gai guztietatik jakinduri minimo bat izan behar da. Eta azkenik, beti irribarretsu dauden pertsonak izaten ohi dira, haurrak behar duen afektibitatea ematen dutelako.

domingo, 25 de noviembre de 2012

Hezkuntza eta hezkidetza

Hone hemen, hezkidetzaren garrantzia hezkuntzan esplikatzen duen bideo oso interesgarria: Hezkuntza eta hezkidetza.

Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Irakasleek, koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.

sábado, 24 de noviembre de 2012

DOLUA


DOLUA ESKOLAN

Heriotza bat onartzeko eta bizitzeko gogoak berreskuratzeko mekanismo osasuntsu bat da dolua. Norbaitek hiltzeko arriskua duela ulertzen denean hasten da dolua eta min handirik sentitu barik hildako pertsona hori gogoratzen dugunean bukatzen da. Beste motatako galerei ere dolua deitzen diegu, esate baterako, dibortzioa, langabezia, hiri aldaketa e.a.
Gurasoek haien umeak heriotzatik urrunduta mantentzeko ohitura dute eta ez dira konturatzen haurrarentzat hori txarra dela. Alde batetik, helduek duten minari aurre egiteko erak ez dituzte berenganatzen. Eta beste alde batetik, ezin dira erabilgarriak sentitu laguntza emanez. Gainera, zailtasunei aurre egin ahal dietela jakiteko beharra dute  eta zoritxarrak bilduta egoteak eramaten gaituen horretan, gizakiagoak bihurtzen gaituela ulertu beharra dute. Hori dela eta, umeei haien dolua eramaten utzi behar diegu, bizitza emozionala, soziala eta espirituala berregituratzen  baitu. Bestela, ez badiegu haien dolua egiten uzten, ongizatea lortzea zailagoa izango da eta arazo larriagoak agertu ahal dira: depresioa, arazo afektiboak, desoreka psikiatrikoak …
Gai hau eskolan ere kontuan edukitzea oso garrantzitsua da. Horretarako irakasleek egoera honen aurrean nola jokatu behar duten jakin behar dute, haien ikasleen  erreakzioei nola aurre egin, ikasleei irakatsi behar diete dolua jasaten duten umeak errespetatu eta lagundu behar dituztela. Irakasleek prestakuntza hori izatea oso garrantzitsua da, momentu hauetan eskolaren laguntza ezinbestekoa delako.
Eskola umearen bizitzan egituraren papera jasotzen du, bere familia da egitura euskarri nagusiena, baina momentu hauetan hankamotz dago. Arrazoi horregatik, egunero eskolara  joatea oso laguntza handia da; aktiboa egotea derrigorrezkoa du, eskolan nahiz kanpoan. Egiturazko euskarri hauek galeraren egokitze prozesua egiten laguntzen diete. Eskolan ematen zaien laguntza eta oreka sentitzen dute, haien eskolako emaitzak txarrak diren arren.
Ume hauek egoera anemiko aunitz izaten dituzte, haien artean; tristura, beldurra, ezeztapena edo ukapena, hira, errua … Egoera hauek baztertzen laguntzeko hainbat jarduera egitea komeni da:
·        Heriotzaren errealitatea onartzea.
·        Emozioak eta heriotzaren mina lantzea.
·        Berregokitu hildakoa ez dagoen leku batera, hau da, ulertu behar dute beraien bizitza desberdina izango dela hildako pertsona gabe.
·        Hildako pertsonarengatik ditugun emozioak kontrolatzeko gai izatea eta bizitzarekin jarraitzea. Hildakoa pena barik eta maitasun askoz gogoratzea.
Laburtuz, ume bati maite zuen pertsona bat hiltzen bazaio, ezin diogu behartu triste ez egotera, bestela bere minarekin zer egin ez du jakingo. Ume batek dolua eramaten badu eta bere inguruan laguntzen dioten pertsonak baditu, aurrera egingo du, pertsona hori gogoratuz, falta  sentitzen, baina berriro zoriontsu izatea lortuko du.
Umea artatzeko eta aurrera  egiteko, laguntzeko prest gaudela erakutsi behar diogu. Gertatutakoa eta bere mina sentitzen dugula esan behar diogu, nahi duen tristura adieraztea utzi behar diogu, ahal zuen guztia egin zuela garbi laga, eta azkenik, galerari buruz nahi duen beste hitz egitea utzi behar diogu.
Falta dugun pertsonari buruz hitz egiteko, nahiz gurasoek nahiz eskolako irakasleek, hainbat gauza kontuan eduki behar dituzte; heriotzaren kontzeptuak erakusteko eta haien galderei erantzuteko komeni da anemikoki sentipen txikiagoa eragiten dio beste hutsekin egitea, esate baterako, etxeko animaliekin, landareekin … Hasteko, heriotzaren zergatia puztu edota handizkatu behar da, modu honetan, umeak ulertzen du heriotza ez datorrela hazten zarelako edo pixka bat gaixorik zaudelako. Galderei naturaltasun osoz erantzutea oso garrantzitsua da. Heriotza zer den argi geratu behar zaie, gorputzaren geldialdi guztia, eta ez dutela minik ezta ezer sentitzen. Oso garrantzitsua da  betikotasunaren ideia eta ezerezaren edo huts absolutuaren ideia ezin dute asimilatu, hori dela eta, ez dira erabili behar, bestela  bere larritasuna handitzen da. Hitz hauek ez erabiltzeko, azalpen egoki bat erabili daiteke (Kübler-Ross-ek erabiltzen zuena), hiltzeak, beldar izateari uztea dakar, tximeleta polit batean bihurtzeko. Heriotza eta gero, ondo sentitzen garela esan behar diogu ere. Hazten direnean beraien azalpena bilatuko dute, baina bitartean hau oso egokia da. Jaiotzen den guztia beste gizaki batzuk jaio ahal izateko hiltzen dela, argi izan behar dute . Hil eta gero, nora joaten zaren galderari erantzuteko, ez dakigula esan dezakegu, baina pertsona batzuentzat bizimodu ezberdin eta hobe batera pasatzea dela. Erantzun honen bidez, erantzun erlijiosoak baztertzen ditugu, umeek larritasuna sentitu ahal dutelako ezezagun batekin bizitza guztia pasatuko duela pentsatuz eta maite duen pertsonetatik urrun.
Ondorio moduan, aipatu ahal da, ezinbestekoa dela umeei dolua eramaten uztea eta behar duten laguntza edukitzea bai familiaren aldetik, bai eskolaren aldetik. Gomendagarria da, etxean nahiz eskolan heriotzari buruz hitz egitea, modu honetan, umeak horren berri izango du eta maite duen pertsona bat hiltzen denean, zer gertatu den ulertuko du, aurretik hitz egindakoari esker.






JARRERA DISRUPTIBOAK


Ikasle batek edo batzuek jokaera desegokiak gauzatzen dituztenean klase erdian eta ikasketa prozesua galarazten dutenean ematen de jarrera disruptiboa, taldeko lana mozten eta arreta beraiengana desbideratuz. Irakasleak denbora luzea erabili behar du ordena eta arreta berreskuratzeko eta mantentzeko. Eta irakaslearentzako hori estresantea da.

Jokaera desegokiak:

- Kooperazio falta

- Heziera txarra

- Lotsagabekeria

- Beste ikasleak eta/edo irakaslea zirikatzea 

- Behin eta berriro azaldu dena berriz azaltzea eskatzea

- Aspertzearen espresio gehiegizkoak

- Zarata nekagarriak egin

 Zergatik dute honako jarrera?

- Irakaslearen edo ikaskideen arreta bereganatu  nahi duten ikasleetan.

-  Boterea lortu.

- Mendekatzeko gogoa. Bere irudia berreskuratzen saiatzen da besteei min eginez.

- Onarturiko ezintasuna. Ikaslea berataz ezin dela gauza askorik espero ziur dago eta besteak horretaz konbentzitzen ditu.

- Lider negatiboak izan daitezke edo hauen menpe dauden ikasleak.

- Arau eta/edo afektibitate gabezia izaten ohi duten haurretan ematen da, edo gabezi akademikoak eta oldarkor umeetan.

­- Ikasle disruptiboa jokaera arazoak ditu, trebetasun sozialak falta zaizkio baita autoestima baxua izaten du ere.





Zer egin jarrera hauen aurrean ?

1- Arazoak aurreikusi : keinu eta begiradekin, parte-hartzera gonbidatuz, hurbilketarekin … . Begirada sakon batek errieta bat baino askoz gehiago esten ohi du.

2- Ez ikusiarena egin: Gehienetan efektua jarrera desagerraraztea da.

3- Ez sartu bere jokoan.Haiek nahi dutena da eta denbora galtze bat da.

4- Ez ahaztu beste ikasleak. 

5- Gure akatsak esan. Berandu joaten bagara edo akatsak egiten baditugu barkamena eskatu. Denok hanka sartzen dugula jakinarazi.

6- Tutoretza orduetan: Ikasle disruptiboekin hitz egin behar dugu indibidualki bere jarrera aldatzeko. Bestetik modu kolektiboan hitz egin dezakegu denen artean arauak ezartzeko eta haiek beste ikuspegi bat izateko (irakaslea izango bazina ze molestatuko zizun?). Egin ahal den beste gauza Liderrean zentratzea da; batzuetan klaseko liderrarekin hitz egiten badugu honek beste klase-kideko jarrerak aldatzea lortuko du.

Zergatik gai hau?

Betidanik ikasle disruptiboak klaseetan egon eta egongo direlako. Jarrera honen aurrean nola erantzun nahiko garrantzitsua da klasea era egokienean eman ahal izateko.

            Horretaz aparte, saskibaloiko entrenatzailea nintzenean lider negatibo batekin, honako jarrera zuena, topatu nintzelako. Nahiko zaratatsua izaten zen, besteei gauzak inposatzen zizkion beti hark nahi zuena egiteko eta bestela jotzen zituen. Niretzako nahiko estresantea zen, batzuetan ez nekielako horren aurrean nola jokatu. Berarekin hitz egin nuen besteen lekuan jartzeko eta gaizki egiten ari zela esateko, hori zela eta, bere jarrera pixka bat aldatu egin zuen, ez asko baina behintzat azken asteetan elkarbizitza hobeago bat izateko.

Izan nuen beste esperientzia bat lider positibo batekin izan zen, kirol-anitzeko begiralea nintzenean. Talde horretan bi haur jarrera disruptiboa zeukatenak nituen, beti arreta bereganatzeko ohitura izaten zuten. Baina lider positibo bat ere bazegoen. Zerbait azaltzen nengoenean eta bi hauek tontakeriak egiten ibiltzen zirenean isiltzen nintzen eta lider positiboak eta beste taldekideak hauei isiltzeko eta gelditzeko esaten zieten. Beste gauza bat egiten genuena, liskar bat egoten zenean, denok zirkulu batean jarri eta bakoitzak horren aurrean nola sentitu zen eta bere iritzia esaten zuen. Lider positiboak beti besteen lekuan jartzeko erraztasuna zuen eta bere taldekideei ondo eta gaizki zegoena esaten zituen. Ondorioz, haien artean beti hobeto ulertzen zirenez, lider positibo honi kasua egiten zioten eta bere jarrera aldatu zuten.

viernes, 23 de noviembre de 2012

AUTOESTIMA



Autoestima gure auto-deskribapenei eskaintzen zaien balioari eta garrantziari deitzen zaio. Bere buruaz duen kontzeptua ebaluatzeko modua. Gure buruaren gainean dugun iritzia da; gainera iritzi horren gure jarrera baldintzatzen du. Autoestima hainbat kontzeptuen elkarketa da; auto-ezagutza (nolako jarrera dugun eta zergatik jakitea), auto-ebaluazioa (gure beharrak, gaitasuna, sentimenduak eta baloreak neurtzen jakitea), auto-onespena (pertsona bakoitzak bere buruarekiko duen jarrera), auto-errespetua (bakoitzak bere burua errespetatzea, beharrak, sentimenduak eta emozioak asetuz) eta auto-kontzeptua (gure irudiarekin zerikusia du eta indibiduo bezala definitzeko erabiltzen ditugun ezaugarri eta atributu multzoak osatzen dute), hain zuzen ere. 
Bost autoestima daude:
·         Soziala: beste umeekin duen erlazio mota eta kalitatea eta bere lagunekin nola sentitzen den.
·         Familiarena:  familia baten parte izatearen sentimenduarekin lotuta dago. Bertan maitea, garrantzitsua eta kontuan hartzen dutela sentitzen bada.
·         Akademikoa: arrakasten eta porroten aurren nolako jarrera duen zerikusia dauka.
·         Itxura fisikoa: bere gorputza nola baloratzen duen.
·         Globala: aurreko lauren batura da. Bere buruarekiko duen onespena edo gutxiespena.
Ume baten autoestima ona izan daiteke aspektu batzuetan eta txarra besteetan. Alor positiboen eta negatiboen kopuruan eta haien garrantziaren menpe dago autoestima globala. Nerabezaroan garrantzi handia duena soziala da; izan ere, umeentzako oso garrantzitsua da talde soziala haiek onartzea.
AUTOESTIMA BAXUA 
Pentsaeran trastorno bat da; horren ondorioz, bere burua ez du ondo ikusten.
·     Haurtzaroan sortzen da, denboraldi horretan bakoitzak oinarrizko ikuspuntua garatzen ari da.
   Autoestima baxua garatu ondoren ezinezkoa da egoera hori gainditu, indarberritze prozesua egin ezean.
·         Pertsona batek ezin du bere autoestima “igo”.
·         Milioika pertsonei eragiten die.
AUTOESTIMA BAXUAREN SINTOMAK
1- Besteei errua botatzea
Besteez kexatzean eta haiei errua botatzean ez da erantzukizuna onartzen. Eta erantzukizuna onartu ezean egoeraren biktima izango da.
Nola hobetu?: besteez kexatzen zaudenean konturatzean, kexatzeari utzi.
2- Ukazioa
Gauza garrantzitsuak ez sinestea, haietaz paso egitea edo ezkutatzea. Adibidezàaita hiltzen da eta lagunekin egotean, beste gauzetan hitz egitea eta horri buruz ezer ez esatea.
Nola hobetu?: emozioak bizi, ez ezkutatu.
3- Sentimenduak ezin adierazi
Sentimenduak ez adieraztea da sentitzen duguna ez sentitzea.
Nola hobetu?: tinko izan behar zara eta zure sentimenduak jakinarazi behar dituzu, ondorioak kontuan hartu gabe.
4- Besteen menpe egotea bere burua onartzeko
“Zuri gustatzen bazaitut, ni ondo nago. Zuk onartzen ez banauzu, zerbait txarra daukat”  beti egiten/esaten bada autoestima baxua duela esan nahi du.
Nola hobetu?: pertsona bakoitza ikuspuntu bat dauka; beraz ezinezkoa da jende guztiari gustatu. Norbaitek maite bazaitu, zaren moduan onartuko zaitu.
5- Mugak ez jartzea
Bakoitzaren arazoak besten arazoekin ez bereiztea. Jarrera hau “ez” esatearen ezintasunarekin lotuta dago.
Nola hobetu?: mugak jartzea erabaki eta erabaki hori bete.
KAUSAK
Hainbat kausa daude autoestima baxua izatea eragiten dutenak:
-       Negatibismoa
-       Etxean bizi den egoera
-       Gizartea
-       Bere gaitasunak zalantzan jartzea
-       Bere burua besteekin konparatzea
-       Lortzeko ezinezkoak diren helburuak jarri

domingo, 11 de noviembre de 2012

DBH telesaia / Irakasleen Estereotipoak eta Elkarbizitza



DBH-ko irakasleen arteko elkarrizketak ikusi ahal ditugu ETB1-n ematen duten umorezko telesail honetan. Haien arteko eztabaidak, aholkuak eta liskarrak modu umoretsu eta xelebre batean islatzen dituzte. Horretaz gain, irakasle bakoitzaren estereotipoak erakusten dizkigute: beti txantxetan dabilen soinketako irakaslea, euskarazko irakasle zorrotza, lan egiten ez duen zuzendaria, artezko irakasle zoroa … Baina, benetan irakasleak horrela dira? Hain desberdintasun handia dago ikasgai bateko irakasle batekin eta beste ikasgai besteko irakaslearekin?
Gizarteak ipinitako estereotipoak dira. Eta faltsuak. Irakaslea ez du modu batez edo bestez jokatzen ikasgaien arabera. Hark den bezala jokatzen du. Pertsona guztiak ez gara berdinak, badaude batzuk graziosoagoak direnak ,beste batzuk serioagoak, besteren bat pentsaera abstraktuago bat dutenak … . Hori dela eta, bakoitzak klasea emateko era desberdina izango da.
Nire esperientzia propiotik, batean aurreiritzietatik gidatu utzi nuen, historiako irakaslea nahiko serioa iruditzen zuelako eta ikasgaia hori gorroto izango nuelakoan nengoen aspergarriak izango zirelako. Baina ez zen horrela izan, hark bere klaseak era xelebre batean ematen zituen.
Beste aldetik, telesail honetan ikusi ahal dugun gai bat, irakasleen elkarbizitza da. Ikusi ahal dugun bezala aholkuak eta iritziak trukatzen dituzte. Hori, errealitatean nahiko garrantzitsua da. Erabakiak hartzerako orduan besteen iritziak eta aholkuak entzuteko gai izan behar dira irakasleak, beste ikuspuntu batzuk ikusteko gauzak izan behar dira, aukera egokiena hartzeko. Horretarako beste irakasleekin ondo eraman behar dira aholkuak ahal diren onenak izan ditzaten.
Ondorioz, estereotipo eta aurreiritziak alde batera utzi behar ditugu. Eta klaseak emateko erak desberdinak izatea, ez du esan nahi hobeto edo txarago ematen ari diren, bakoitzak bere metodologia erabiltzen duelako, bere izaerarekin bat datorrena. Horrez gain, irakasleen elkarbizitza onena izan behar da, aholkuak eskatzeko eta besteen ikuspegian jartzeko gai izan behar direlako.

viernes, 9 de noviembre de 2012

- Irakasleari Elkarrizketa -


Gure ordutegiak bat etortzen ez zirenez eta edukitako bi zubiak zirela eta, aste honetako astelehen-ararte ez nuen eduki nire irakasle miresgarriarekin elkarrizketa.
Elkarrizketa bere bulegoan izan zen, koka-kola bat eskuetan geneukala.Nahiko interesgarria izan zen.Izan ere, bere esperientziak ilusio osoz kontatzen zituen. Lan neketsua dela esan zidan, beti arreta osoz egon behar delako. Baina, ala ere, 32 urte pasa ondoren hark oraindik irri batekin eta lehenengo eguna zituen gogo berberekin eskolara irakastera joaten dela aitortu zidan.

Egoera onak eta txarrak kontatzerakoan azpimarratu zidana, egoera onak egunero aurkitzen direla zen, eta txarrak,  aldiz,oso  gutxitan daudela aipatu zidan. Gainera , horri guztira aholku bat gehitu zuen, ezin garela gauza txarretan pentsatzen ari, hauek etortzen direnean bakoitzak aurrera ateratzeko konponbideak aurkitzen dituela.

Horren ondorioz,elkarrizketa laburra izan zela iruditu zitzaidan, nahiz eta ordu bete bat han egon.Eta gainera, irakasle izateko gogo gehiagorekin atera nintzen oroimen beteriko eskola horretatik.

jueves, 8 de noviembre de 2012

Elkarrizketa

Irakasle miresgarriarekin edukitako elkarrizketa oso ondo joan da; izan ere, oso gustura egon naiz berarekin eta asko ikasi dut esperientziaz hornituta baitago.
Irakasle hau aukeratu nuen pasa den bi urteetan klase eman zidalako eta klasea emateko erabiltzen zuen era gustatzen zaidalako. Email bat bidali nion egoera azalduz eta pentsatu gabe baietz esan zidan; baina hainbat gertaeren ondorioz gaur arte ezin izan diot elkarrizketa egin.
Lortutako informazioarekin lan txukuna ateratzea espero dut.

martes, 6 de noviembre de 2012

ADIMEN EMOZIONALA


Adimen emozionala

Adimen emozionala pertsona batek bere buruarekiko zein besteengan sentimenduak antzemateko, sentitzeko, ulertzeko eta moldatzeko gaitasunari deitzen diogu. Ume batek amaren sabelean dagoenetik adimen emozionala lantzen hasten eta hiltzen den arte landu eta garatu dezake.

Emozioak oso garrantzitsuak dira gure bizitzan zehar. Hauek bat batean agertzen diren egoera afektiboak dira eta ekintzen aurrean modu ezberdinez jokatzea eragiten digute. Gure burmuina bi zatitan banatuta dago, burmuin emozionala eta burmuin arrazionala, hauek lotura orekatu bat izan behar dute norberak bere buruaren kontrola izateko.

Gizaki izatea ez da bakarrik adimen intelektuala izatea. Ikerketa batzuen bidez, adostatu da %20a adimen intelektualari esker da eta %80a adimen emozionalari esker. Hori dela eta, adimen emozionala adimen intelektuala baino garrantzitsuagoa dela konprobatu da.

Adimen emozionalean oinarrizko bost gaitasun daude:

1)     Norberaren emozioen ezagutza:  Momenturo esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna da. Ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela kontziente izateko ahalmena. Laburtuz, nire emozioak nireak dira eta ni nahiz beraiekin egiten dudanaren arduraduna.

2)     Emozioen bideratzea: Emozionalki inteligenteak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruetan espresatzen eta oreka berreskuratzeko jokatzen. Gure emozioak, positibo zein negatiboak, eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena da. Gure zerebroak zailtasunei aurre egiteko moduak bilatzen ditu.

3)     Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna deitzen diogu enpatiari. Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz. Besteekin harreman positiboak izateko gaitasuna. Oinarrizko trebe sozialak, gainerakoekiko errespetua, entzute aktiboa, emozioak konpartitu, portaera prosozial eta kooperatiboa.

4)      Auto-motibazioa: Emozioak ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko auto-motibazioa erabili ohi da. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte (pertseberantzia).

5)      Trebetasun sozialak: Emozionalki inteligenteak direnak lagunak egiten dituzte, gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onargarriak diren konponbideak bilatzen dituzte. Beste ezaugarri bat asertibitatea da. Hauek, burua baieztatzen dute (auto-baieztapena), manipulazioa edo txantaje emozionalari ez diote erantzuten, besteak errespetatzen dituzte eta besteengandik errespetatuak izatea lortzen dute.


Eskolan oinarrizko ikasgaietan denbora gehiago ematen diegu. Asko jorratzen dituzte ikasgai batzuk. Ordu asko pasatzen dituzte umeek eskolan. Bestalde, haurrek eskolan ordu asko pasatzen dituzte eta bertan  bizitzen dituzte emozio asko: haserrea lagunekin, akatsak egitearen frustrazioa, beldurrak … Horrexegatik, heziketa emozionala eskolan lantzeak, haurren adimen eta garapenean hobekuntza ekartzeaz haratago, eskola bera ere hobetuko du. Alde batetik, eskola errendimendua hobetuko delako eta bestetik, gelako giroa eta berdintasunezko harreman asertiboak lortzeko pausua izanen delako.

Eduard Punset-en ondorioz: "Adimen emozionala eskolan txertatzearen helburu nagusia haurrei gatazkak konpontzen, bulkadak kontrolatzen eta gaitasun sozialak garatzen laguntzea da". Hau da, adimen emozionala eskolan landu beharko zen, beren emozioak maneiatzen ikasten duten haurrek emaitza hobeak lortzen batituzte eskolan. Horretarako, etapa ezberdinak kontuan hartu behar dira, eta planifikazioa, gauzatzea eta balorazioa egin beharra dago.  Zein da honen arazoa? Irakasle gehienak ez daudela emozioen alorra lantzeko prestatuta eta horretaz gain, eskolek baliabide eskasak dituztela eremu honi aurre egiteko. Hori gutxi balitz, gai hauek duten garrantziaren kontzientzia hartzea falta da.

Azkenik, esan behar dugu, azken urte hauetan, programa berri bat jarri dela martxan. “Trebetasun sozialak” izenekoa. Programa honen bidez,  irakasteak eta lantzeak honakoa ahalbidetzen du: erantzukizuna handitzea, adierazpena hobetzea, gatazkak konpontzeko abilezia handiagoa edukitzea, enpatia gehitzea, bizitzaren aurrean jarrera positiboa mantentzea besteak beste.



HAUSNARGAIA




Zaldiak ez zituen inolako gaitasunak, bakarrik fijatzen zen pertsonen jokabidean; beraz ez zuen inongo meriturik egiten duena.
Ikerketari dagokionez, aurre iritziak egiten ditugu pertsonak ezagutu baino lehen, eta horrek pertsona horrekiko jarrera baldintzatzen digu. Esaterako, talentu aparteko pertsona bat dela esaten dizutenean zure jokabidea aldatzen da.  Aurre iritzi horien eta horien ondorioen kontra nago pare bat arrazoiengatik:
1.- Ez zara fidatu behar besteek esaten dizutenaz, zuk ikusten duzunaz baizik, eta zuk pertsona bat ikusi eta ezagutu arte ezin duzu hitz egin horretaz edo kritikatu.
2.- Guztioi motibazio berdina eman behar digute; guztiok pertsonak garelako, eta nahiz eta nota txarragoak edo hobeak atera guztiok berdin tratatuak izateko eskubidea daukagu.