viernes, 7 de diciembre de 2012

- Aranbizkarran edukitako esperientzia -


Nire klase-kideek Aranbizkarrako ikastolan daudela aprobetxatuz, nire esperientzia plasmatzeko aukera ona dela iruditu zait.

Duela 2 urte,  jarduera fisikoko 1.goi mailan nengoela  Koldo Mitxelenan, ikas komunitatean parte hartu genuen metodologia eta talde dinamikako ikasgaiekin lotura eginez. Ni Aranbizkarra ikastolako 1.mailako haurrekin nengoen, behin izan ezik 4. Mailakoekin egon nintzela.

1. mailako klase honetan kultur askoko umeak zeuden eta nabarmendu nuen arazo nagusia hizkuntza zen. Gazteleraz bazekiten, baina euskaraz hitz egitea askoz  gehiago kostatzen zitzaien Gasteiztarrei zein kanpotarrei.

Proiektu honetan parte hartzerako orduan, klase berean egon daitezken maila ezberdinak ikusi nituen. Adibidez, matematika ikasgaian batzuk oso ondo zebiltzan baina beste batzuk, aldiz ,ez zekiten ezta zenbakiak izendatzen. Maila desorekatu hau nire buruhauste nagusia izan zen. Ariketak denen artean egin behar zituzten bakoitzak bere txanda zeukala eta ni antolatzaile/laguntzaile nintzela. Maila baxua zuten ikasleen txanda ailegatzerakoan, besteak erantzuna azkarrago aurkitzen zuten  eta aspertzen ziren. Hau gertatzerakoan ni esaten nien tokatzen zitzaionari laguntzeko. Eta laguntzen saiatzen ziren baina oraindik txikiegiak ziren gauzak ondo azaltzeko eta azkenean erantzuna esaten zuten nahigabe. Eta egia esanda, nahiko harrituta geratu nintzen, positiboki,  haien artean laguntzeko saiakerarekin.

Beste aldetik, 4. mailan egun bakar bat egon nintzenean, ordenagailuarekin matematikazko ariketa-jolas txokoa tokatu zidan. Hantxe bakoitzak bere kabuz egiten zituen ariketak eta ni laguntzaile bezala nengoen. Galdera bat zeukatenean saiatzen nintzen taldekide aurreratuago bat laguntzeko ahalegina egitea. Baina 1. mailarekin konparatuz, konturatu nintzen hauei gehiago kostatzen zitzaiela elkar laguntzea.

Azkenik, talde dinamikako ikasgaia pixka bat praktikan jartzeko, jolas-egun bat antolatzea utzi ziguten. Egun horretan guk proposatutako eta koordinatutako jolasak egin genituen patioan. Jarduera hau nahiko ondo atera zen denek parte hartuz,eta uste dut orokorki haurrek alai atera zirela.

Esan behar dudan azken gauza, “praktika” hauek gauzatzeko aukera ikaragarri ona iruditzen zaidala da. Ikasleen jarrera ezberdinak kontrolatzea eta zein diren ikasi nuen. Horrez gain, ikasleak transmititzen duten maitasuna ikusi nuen eta gauzak ondo egiterakoan ondo egin dutela esan beharra dagoela ere, etorkizunean berriz errepikatzeko. Eta, nahiz eta aurten ordutegi arazoak direla eta praktika hauek ez egin, edonori egiteko animoak ematen dizkiot aukera paregabea iruditzen zaidalako.

martes, 4 de diciembre de 2012

Hezkidetza eguneroko bizitzan



Gure eguneroko bizitzan genero bakoitzaren rolak oso barneratuak daude, bideo honetan ikusten den bezala. Rol hauek gure bizitzaren testuinguru gehienetan nabariak dira. Hori dela eta, hezkuntzan arloan, nahiz eta heziketa mistoa egon, ez dago berdintasun errealik.

Egia da rol ezberdinak ez direla hain nabaria iraganean bezala, baina oraindik hor daude, gure bizitzetan eta ondorioz hezkuntzan ere. 

Lan modularrari begira, rol hauen berri izan behar dugu eta hauek desagertarezko itxaropena izan behar dugu. Horretarako, eskoletan hezkidetza sustatzea modu egokia dela uste dut.

Finlandiako hezkuntza sistema gure eredua:



Betidanik izan dira eredugarri Europako iparraldeko herrialdeak hezkuntzari dagokionez. Horregatik interesgarria iruditu zait blogg-ean honako sarrera egitea. Horretarako youtuben bilatutako bideoaren informazioarekin, hainbat gauza azpimarratzekoak dira:
-      Bideoak esaten duenez, Finlandia da Hezkuntza Sistema hoberena duen herrialdea.


-  Estatistikak diotenez herrialde honetako ikasleak irakurmen ulermenean, idazkeraren ulermenean eta zientzietan.

Finlandiako Hezkuntza modeloa aktiboa da. Bideoan agertzen den bezala, ikasleak dira auto-ebaluatzen direnak ( 7 urteko umeak). Ikasgeletako giroa epela da. Beraien lanak ikasgeletako hormetan ezartzen dituzte.


Bestalde, teknologiari dagokionez, oso aurreratuak daude. Arbela digitalak erabiltzen dituzte. Nire esperientziagatik, aurreko urtean nire eskolan arbela digitalak jarri zituzten. Egia esan ez genien erabilera askorik eman, irakasleak ez zekitelako nola zihoazen. Baina oso ideia ona iruditzen zait, irakaskuntza errazago egiten delako, bisualago. 

Azkenik esatea, hementxe ipiniko dizuedan bideoa, Mexikoko eta Finlandiako Hezkuntza Sistema konparatzen dituela. Eta informazio gehiagorako: Artikuloa


Euskararen eguna eta Euskararen aldeko manifestazioa:


Atzo Euskal Herriko hainbat ikastoletan euskararen eguna ospatu zenez, ondo iruditu zait esparru honetako sarrera bat egitea.


Azkeneko urte hauetan, euskararen irakaskuntza berreskurapen prozesuan abiatu da. Gauza da euskararen erabilera ez duela aurrera egin. Geroz eta gutxiago hitz egiten zelako hizkuntza honetan eta honi aurre egiteko, urte honetan zehar hainbat gertakizunak ospatu dira, euskararen eguna esaterako.

Nahiz eta hizkuntza baten eskurapenaren prozesua luzea izan, saiatu behar gara euskarari garrantzi gehiago emanez. Horregatik, atzo nire betiko eskolara hurbildu nintzen. Oso ekitaldi polita prestatu zuten. Flashmob bat egitea pentsatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototx-en “Eskuetan” abestia dantzatuz. Ekitaldi honetan urte askotako neska eta mutilak parte hartuz. 

Gai honekin lotuta baita, esan beharra dago, pasadako igandean Euskararen aldeko manifestazioa. Manifestazioa Donostian izan zen eta hartara joatea animatu zen jende guztia Anoeta Estadiotik atera ziren.

Azkenik, hemen uzten dizuet, manifestazioari buruzko informazioa eta “euskaraz bizi nahi dut”-eko web horrialdea:

“Espacios autónomos para las niñas y los niños en la escuela”


  • Gizartea emakumeak eta gizonak osatzen dute eta horregatik eskola prestatu behar ditu elkarrekin bizi ahal izateko
  • Gaur egungo eskolaren ezaugarriak hauek dira:
    • Neskak eta mutilak leku berean ikasten dute
    • Nahiz eta leku berean ikasi ez dute hezkidetzaren bidez ikasten
    • Horren ondorioz, berdintasuna ez da erreala
    • "Universalización del modelo masculino y devaluación e integración en él del modelo femenino"
  •  Hezkidetzaren aldeko eskola bat da neska eta mutilak tratatzen dituena estereotipo sexualak kontuan hartu gabe.
  • Orain arteko eskola alde on gehiago izan ditu mutilentzako neskentzako baino; esate baterako, mutilek leku gehiago hartzen dute eskolan eta eskolan erabiltzen den hizkuntza.
  • Eskola mixtoetan ikasleei erakusten da mutilek boterea daukatela neskekin konparatuz.
  • "Queda pendiente profundizar en la búsqueda de fórmulas concretas para organizar estos espacios: ¿cómo?, ¿dónde?, ¿de qué forma organizarlos?: ¿alternando en el horario de cadadía?, ¿juntándoles en el recreo y no en las clases?, ¿según las edades?, ¿los ciclos?, etc.
  • "¿Por qué, si las mujeres adultas lo vieron como necesario y lo reclamaron para ellas, no se acepta que las niñas necesiten también un espacio autónomo para identificarse, recuperar su autoestima colectiva, revisar el rolque se les ha asignado desde una sociedad sexista, elegirse, resituarse socialmente, para después compartir de tú atú con todas las personas que componen la sociedad?"

lunes, 3 de diciembre de 2012

¿Como pueden ayudar a las chicas las experiencias escolares?



Danimarka:

* Ia-ia eskubide berak baina lan esparruan emakumearen erralitatea :

    Txanda bikoitza (2 lan)
    Langabezi tasa altuagoa
    Soldata baxuagoa, lan bera egiteagatik
    Emakume gutxi kargu altuetan
    Erremuderazio gutxien daukaten lanak egiten dute
    Eskola koedukatiboetan : Curriculoa mutilentzako orientztuta / Ez du berdin laguntzen
     - Mutilak atentzio gehiago eduki, gehioago hitz egin, errespetu gehiago edukitzen zaie, eta    interesanteagoak direla pentsatzen da.
     - Neskeengan efektua : identitatea galtzea eta dekalifikazioa, esperientzia falta botereari dagokionez, 2.klaseko pertsona bezala definitzea.


* Ezin da berdintasuna lortu aukera berdinak emanez beridnak ez direnei. Desberdintasunak onartu behar dira, jokaera positibo bat egon dadin. Balore maskulinoetan oinarrituta dagoen gizarte batean bizi gara.


* Heziketa bereiztuaren berrikuntza proiektua :
   
          Hezkidetzaren 40 urte eta gero, hezkuntza neskari laguntzen ez duelaren onarpenera ailegatu dira.

          9. urtea egin dute neskeentzarako klasea (Mutilekin 9 urte egon eta gero):
Ikasle hauek oso pozik sentitzen dira. Fisika, kimika ikasi dute eta auto-onarpena pertsonalaren praktikak egin dute. Ziurrago sentitzen dira, ridikulazio gutxiagorekin eta askeagoak. Onartzen dute lehen beraien klasea mutilen menpe zegoela eta orain haiek direla beraien ikasketen erdigunea.
     
           Berriz hezkidetzara pasatzerakoan mutilek errespetu gehiagorekin tratatzen dituzte neskak. Baina hilabete gutxi batzuk pasa eta gero neska batzuek antzinako paperera pasatu ziren eta klasean apartatzen zien eta ez zuten hitz egiten.

*   Historian zehar emakumeari 2. klaseko hiritar bezala aintzakotatz hartzen zizkien.
Hezkidetza baliagarria izan daiteke emantzipaziorako edo zapalkuntzarako.
Helmuga balio bera dutn eskubideak lortzea da, baita elkarrekiko estimu eta errespetua aurkitzea eta esperimentatzea.
    
     Ezberdintasunean oinarrituta dagoen gizarte honetan hezkuntza mixtoa eta bereiztua txandakatzea  aldaketarako beharrezkoak diren baldintzapenen sorketari lagundu dezake. Horrez gain, ezagutza eta kontzientzia-hartu bat zehazteko eta aberasteko balio izaten du, aldaketarako aurrebetekizun bat dela.
       
     

Todos iguales pero diferentes. El derecho a una educación diferenciada:



- ESTUDIOS CIENTÍFICOS Y ESTADÍSTICAS

  1. Reconocimiento del fracaso educativo de los colegios mixtos.
-          SOLUCIONES:
·               La familia tiene que enseñar virtudes importantes (la justicia y el respeto a los demás, la responsabilidad, el sacrificio, el esfuerzo...)
·               La falta de autoridad
·               La plena vigencia en muchos hogares y colegios de la ley del mínimo esfuerzo.

  1. La necesidad de aceptar que niños y niñas son diferentes y, en consecuencia, precisan de una educación diferenciada.

-    Diferencias en la estructura cerebral
-          en sus aptitudes, formas de sentir, de trabajar, de reaccionar.
-          Las diferencias son innatas.
-          Diferencias en el proceso de maduración
·         Diferencias en el rendimiento académico
v  Complejo de inferioridad, depresión, descenso de la autoestima, absentismo escolar, necesidad de evasión de la realidad por medio del consumo de drogas y alcohol
v  Ellos reaccionan a la contra con excesos de violencia
o   dificulta la convivencia en la escuela y en la sociedad.


-          Diferencias en la socialización y las capacidades
·         Distintos intereses y aficiones
-          Distintas preferencias



-LA COEDUCACIÓN:

  1. no se ha conseguido la igualdad de oportunidades y de sexos
  2. los estereotipos se radicalizan.
  3. El rendimiento escolar es más bajo
  4. la violencia de género elevada.
  5. los niños y niñas no se muestran tal como son sino tal como al otro sexo le gustaría que fuesen, suele generar en muchos casos reacciones de frustración en las niñas y de violencia machista en los niños.
  6. no optan por materias o actividades “típicamente del sexo contrario” por miedo a ser rechazados o a no ser hábiles.

-EDUCACIÓN DIFERENCIADA:

  1. alcanzar una igualdad real
-          rinden más y mejor
  1. no discrimina a los alumnos
  2. el objetivo de potenciar al máximo las capacidades académicas y humanas de cada sexo.
  3. Educación adecuada según las capacidades de cada uno. (educación “personalizada”)
  4. relacionar sin problemas con el sexo opuesto.


-ACTUALMENTE:

  1. En la mayoría de los países mas desarrollados se ha aplicado o están estudiando la educación diferenciada.
  2. En España no existe la posibilidad de decidir un sistema u otro con entera libertad.
-    la coeducación es el único sistema aceptado.