Txosten guztiak jadanik eginda eta igota daude, bai banakakoak bai taldekakoak.
Etorkizuneko Irakasleak
Hauxe da gure Irakaskuntza Funtzioko Blogga
miércoles, 12 de diciembre de 2012
LAN MODULARREKO TESTUEN MAPA KONTZEPTUALAK
Lehenengo testuaren mapa kontzeptuala.
![]() |
Bigarren testuaren mapa kontzeptuala.
Hirugarren testuaren mapa kontzeptuala.
Laugarran testuaren mapa kontzeptuala.
viernes, 7 de diciembre de 2012
- Aranbizkarran edukitako esperientzia -
Nire klase-kideek Aranbizkarrako ikastolan daudela aprobetxatuz, nire
esperientzia plasmatzeko aukera ona dela iruditu zait.
Duela 2 urte, jarduera fisikoko
1.goi mailan nengoela Koldo Mitxelenan,
ikas komunitatean parte hartu genuen metodologia eta talde dinamikako ikasgaiekin
lotura eginez. Ni Aranbizkarra ikastolako 1.mailako haurrekin nengoen, behin
izan ezik 4. Mailakoekin egon nintzela.
1. mailako klase honetan kultur askoko umeak zeuden eta nabarmendu nuen
arazo nagusia hizkuntza zen. Gazteleraz bazekiten, baina euskaraz hitz egitea
askoz gehiago kostatzen zitzaien
Gasteiztarrei zein kanpotarrei.

Beste aldetik, 4. mailan egun bakar bat egon nintzenean, ordenagailuarekin
matematikazko ariketa-jolas txokoa tokatu zidan. Hantxe bakoitzak bere kabuz
egiten zituen ariketak eta ni laguntzaile bezala nengoen. Galdera bat
zeukatenean saiatzen nintzen taldekide aurreratuago bat laguntzeko ahalegina
egitea. Baina 1. mailarekin konparatuz, konturatu nintzen hauei gehiago
kostatzen zitzaiela elkar laguntzea.
Azkenik, talde dinamikako ikasgaia pixka bat praktikan jartzeko, jolas-egun
bat antolatzea utzi ziguten. Egun horretan guk proposatutako eta koordinatutako
jolasak egin genituen patioan. Jarduera hau nahiko ondo atera zen denek parte
hartuz,eta uste dut orokorki haurrek alai atera zirela.
Esan behar dudan azken gauza, “praktika” hauek gauzatzeko aukera ikaragarri
ona iruditzen zaidala da. Ikasleen jarrera ezberdinak kontrolatzea eta zein
diren ikasi nuen. Horrez gain, ikasleak transmititzen duten maitasuna ikusi
nuen eta gauzak ondo egiterakoan ondo egin dutela esan beharra dagoela ere,
etorkizunean berriz errepikatzeko. Eta, nahiz eta aurten ordutegi arazoak direla
eta praktika hauek ez egin, edonori egiteko animoak ematen dizkiot aukera
paregabea iruditzen zaidalako.
martes, 4 de diciembre de 2012
Hezkidetza eguneroko bizitzan
Gure eguneroko bizitzan genero bakoitzaren rolak oso barneratuak daude, bideo honetan ikusten den bezala. Rol hauek gure bizitzaren testuinguru gehienetan nabariak dira. Hori dela eta, hezkuntzan arloan, nahiz eta heziketa mistoa egon, ez dago berdintasun errealik.
Egia da rol ezberdinak ez direla hain nabaria iraganean bezala, baina oraindik hor daude, gure bizitzetan eta ondorioz hezkuntzan ere.
Lan modularrari begira, rol hauen berri izan behar dugu eta hauek desagertarezko itxaropena izan behar dugu. Horretarako, eskoletan hezkidetza sustatzea modu egokia dela uste dut.
Finlandiako hezkuntza sistema gure eredua:
Betidanik
izan dira eredugarri Europako iparraldeko herrialdeak hezkuntzari dagokionez.
Horregatik interesgarria iruditu zait blogg-ean honako sarrera egitea.
Horretarako youtuben bilatutako bideoaren informazioarekin, hainbat gauza
azpimarratzekoak dira:
- Bideoak
esaten duenez, Finlandia da Hezkuntza Sistema hoberena duen herrialdea.
- Estatistikak
diotenez herrialde honetako ikasleak irakurmen ulermenean, idazkeraren
ulermenean eta zientzietan.
Finlandiako
Hezkuntza modeloa aktiboa da. Bideoan agertzen den bezala, ikasleak dira auto-ebaluatzen
direnak ( 7 urteko umeak). Ikasgeletako giroa epela da. Beraien lanak
ikasgeletako hormetan ezartzen dituzte.
Bestalde,
teknologiari dagokionez, oso aurreratuak daude. Arbela digitalak erabiltzen
dituzte. Nire
esperientziagatik, aurreko urtean nire eskolan arbela digitalak jarri zituzten.
Egia esan ez genien erabilera askorik eman, irakasleak ez zekitelako nola zihoazen.
Baina oso ideia ona iruditzen zait, irakaskuntza errazago egiten delako,
bisualago.
Euskararen eguna eta Euskararen aldeko manifestazioa:
Atzo Euskal Herriko hainbat ikastoletan euskararen
eguna ospatu zenez, ondo iruditu zait esparru honetako sarrera bat egitea.
Azkeneko urte hauetan, euskararen irakaskuntza
berreskurapen prozesuan abiatu da. Gauza da euskararen erabilera ez duela
aurrera egin. Geroz eta gutxiago hitz egiten zelako hizkuntza honetan eta honi
aurre egiteko, urte honetan zehar hainbat gertakizunak ospatu dira, euskararen
eguna esaterako.
Nahiz eta hizkuntza baten eskurapenaren prozesua
luzea izan, saiatu behar gara euskarari garrantzi gehiago emanez. Horregatik,
atzo nire betiko eskolara hurbildu nintzen. Oso ekitaldi polita prestatu zuten.
Flashmob bat egitea pentsatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototx-en “Eskuetan”
abestia dantzatuz. Ekitaldi honetan urte askotako neska eta mutilak parte
hartuz.
Gai honekin lotuta baita, esan beharra dago,
pasadako igandean Euskararen aldeko manifestazioa. Manifestazioa Donostian izan
zen eta hartara joatea animatu zen jende guztia Anoeta Estadiotik atera ziren.
Azkenik, hemen uzten dizuet, manifestazioari
buruzko informazioa eta “euskaraz bizi nahi dut”-eko web horrialdea:
“Espacios autónomos para las niñas y los niños en la escuela”
- Gizartea emakumeak eta gizonak osatzen dute eta horregatik eskola prestatu behar ditu elkarrekin bizi ahal izateko
- Gaur egungo eskolaren ezaugarriak hauek dira:
- Neskak eta mutilak leku berean ikasten dute
- Nahiz eta leku berean ikasi ez dute hezkidetzaren bidez ikasten
- Horren ondorioz, berdintasuna ez da erreala
- "Universalización del modelo masculino y devaluación e integración en él del modelo femenino"
- Hezkidetzaren aldeko eskola bat da neska eta mutilak tratatzen dituena estereotipo sexualak kontuan hartu gabe.
- Orain arteko eskola alde on gehiago izan ditu mutilentzako neskentzako baino; esate baterako, mutilek leku gehiago hartzen dute eskolan eta eskolan erabiltzen den hizkuntza.
- Eskola mixtoetan ikasleei erakusten da mutilek boterea daukatela neskekin konparatuz.
- "Queda pendiente profundizar en la búsqueda de fórmulas concretas para organizar estos espacios: ¿cómo?, ¿dónde?, ¿de qué forma organizarlos?: ¿alternando en el horario de cadadía?, ¿juntándoles en el recreo y no en las clases?, ¿según las edades?, ¿los ciclos?, etc.
- "¿Por qué, si las mujeres adultas lo vieron como necesario y lo reclamaron para ellas, no se acepta que las niñas necesiten también un espacio autónomo para identificarse, recuperar su autoestima colectiva, revisar el rolque se les ha asignado desde una sociedad sexista, elegirse, resituarse socialmente, para después compartir de tú atú con todas las personas que componen la sociedad?"
Suscribirse a:
Entradas (Atom)