jueves, 18 de octubre de 2012

HAUSNARGAI


Artikulu hau irakurri eta gero gaiaren nahitaezko eztabaida edo hausnarketa bat egiteko gogoak etortzen zaizkit.
Oso interesgarria da nola zaldi batek ni baino askoz hobeto aritmetikako ariketak egiten dituen jakitea baina askoz ere interesgarriagoa izaten da bere jabea erantzunak inkontzienteki ematen ari zaiola jakitea.


Gizakia, berez, nahiko adierazgarria da eta azalpenak ez ditu bakarrik ahotsez esaten baizik eta gorputz osoarekin. Nahigabe ipintzen dugun aurpegiarekin, egindako keinuekin, begiekin edo ahotsaren tonuarekin edonor gure pentsamenduak jakin ahal ditu.


Esandakoarekin batera, pertsona guztiei ez diegu berdin begiratzen edo keinu berak egiten. Pertsona horretaz daukagun aurreiritzia asko eragiten du. Adb: Irakasle bati, ume bat oso bihurria dela eta nota txarrak ateratzen dituela esaten badiogu, baina egitan ume hori zintxoena izanda; irakasleak beti horren gainean egongo da hau zintzo ibiltzeko eta mugitzen denean errieta botatzeko. Gainera akademikoki ez du berarengan konfiantza izango eta ez dio garrantzia emango txarto egindakoari, ohituratzat hartuko duelako.
Aldiz, ikasle on batekin beti irribarretsu egongo da eta beti lagunduko dio. Eta bere aurpegiko espresioa erantzuna ondo edo txarto dagoen argituko dio umeari.

Atera ahal dugun ondorio bat da; aurreiritziak eta besteak egindako lehenengo ekintzak asko eragiten digutela haiekin komunikatzeko orduan. Eta, batez ere, irakasleek hau guztia kontrolatzeko ahalegina egin behar dute ikasle guztiekin berdin jokatzeko gero haien ikasketa edukiak berdinak izateko.
 Ezin ditugu pertsonak juzgatu ezagutu gabe, itxura asko engainatzen duelako eta askotan pertsona hori ondo ezagutzeko aukera galtzen dugulako aurreiritzi txar batengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario