Za
HAUSNARGAI:
Aurreko osteguneko klasean artikulu bat irakurri behar izan genuen. Artikulu hau nahiko interesgarria iruditu zitzaidan. Irakurri bezain laister, gure iritziak eta ideia nagusiak eztabaidatu genituen. Aldez aurretik, esan beharko genuke bi istoria desberdin daudela. Batetik, zaldiaren istoria eta bestetik pertsonen aurreiritziazldiaren istoria, oso istoria xelebrea da.
Nahiz eta gure eskuekin edo
aurpegiarekin egiten ditugun keinuei garrantzirik ez eman, oso
inportanteak dira. Askotan aurpegiarekin gehiago expresatzen dugu
hitzekin baino. Seguraski zaldiak galderen erantzuna zekien,
presioarengatik, erantzun egokia esaten zuenean galdera egiten zuenak
lasaitasuna sentitzen zuen. Apika, aurpegia aldatzen zitzaion edo
erlaxatzen zen. Espresio horiek zaldiak nabaritzen zituen.
Bestetik pertsonen aurreiritzia. Askotan pertsonak ezagutu gabe epaitzen dugu. Aurreiritzia eragin mordoa du egunerokotasunean. Aipatutako adibidea, talentu nabaria duten ikaslekin lotura badauka. Irakasleen jokabidea "gehienetan" desberdina izaten da ikaslearen noten arabera. "La Educación Prohibida" film-an agertzen zen bezela ikasleok ezin gara (ez dugu nahi) "nota" bat izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario