Nire klase-kideek Aranbizkarrako ikastolan daudela aprobetxatuz, nire
esperientzia plasmatzeko aukera ona dela iruditu zait.
Duela 2 urte, jarduera fisikoko
1.goi mailan nengoela Koldo Mitxelenan,
ikas komunitatean parte hartu genuen metodologia eta talde dinamikako ikasgaiekin
lotura eginez. Ni Aranbizkarra ikastolako 1.mailako haurrekin nengoen, behin
izan ezik 4. Mailakoekin egon nintzela.
1. mailako klase honetan kultur askoko umeak zeuden eta nabarmendu nuen
arazo nagusia hizkuntza zen. Gazteleraz bazekiten, baina euskaraz hitz egitea
askoz gehiago kostatzen zitzaien
Gasteiztarrei zein kanpotarrei.
Proiektu honetan parte hartzerako orduan, klase berean egon daitezken maila
ezberdinak ikusi nituen. Adibidez, matematika ikasgaian batzuk oso ondo zebiltzan
baina beste batzuk, aldiz ,ez zekiten ezta zenbakiak izendatzen. Maila
desorekatu hau nire buruhauste nagusia izan zen. Ariketak denen artean egin
behar zituzten bakoitzak bere txanda zeukala eta ni antolatzaile/laguntzaile
nintzela. Maila baxua zuten ikasleen txanda ailegatzerakoan, besteak erantzuna
azkarrago aurkitzen zuten eta aspertzen
ziren. Hau gertatzerakoan ni esaten nien tokatzen zitzaionari laguntzeko. Eta
laguntzen saiatzen ziren baina oraindik txikiegiak ziren gauzak ondo azaltzeko
eta azkenean erantzuna esaten zuten nahigabe. Eta egia esanda, nahiko harrituta
geratu nintzen, positiboki, haien artean
laguntzeko saiakerarekin.
Beste aldetik, 4. mailan egun bakar bat egon nintzenean, ordenagailuarekin
matematikazko ariketa-jolas txokoa tokatu zidan. Hantxe bakoitzak bere kabuz
egiten zituen ariketak eta ni laguntzaile bezala nengoen. Galdera bat
zeukatenean saiatzen nintzen taldekide aurreratuago bat laguntzeko ahalegina
egitea. Baina 1. mailarekin konparatuz, konturatu nintzen hauei gehiago
kostatzen zitzaiela elkar laguntzea.
Azkenik, talde dinamikako ikasgaia pixka bat praktikan jartzeko, jolas-egun
bat antolatzea utzi ziguten. Egun horretan guk proposatutako eta koordinatutako
jolasak egin genituen patioan. Jarduera hau nahiko ondo atera zen denek parte
hartuz,eta uste dut orokorki haurrek alai atera zirela.
Esan behar dudan azken gauza, “praktika” hauek gauzatzeko aukera ikaragarri
ona iruditzen zaidala da. Ikasleen jarrera ezberdinak kontrolatzea eta zein
diren ikasi nuen. Horrez gain, ikasleak transmititzen duten maitasuna ikusi
nuen eta gauzak ondo egiterakoan ondo egin dutela esan beharra dagoela ere,
etorkizunean berriz errepikatzeko. Eta, nahiz eta aurten ordutegi arazoak direla
eta praktika hauek ez egin, edonori egiteko animoak ematen dizkiot aukera
paregabea iruditzen zaidalako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario